DEIA
Registro | Conectar
ULTIMA HORA EDICIÓN IMPRESA SUPLEMENTOS ESPECIALES CANALES SERVICIOS
08-06-2005
Araba Euskadi Iritzia Estatua Mundua Ekonomia Kirolak D2 Azkena
"Xabiroi" komikiaren proiektuan parte hartzen dutenetako batzuk, Euskalduna Jauregian. Javier Balledor
MÁS INFORMACIÓN
"Xabiroi", atalez atal
Dani Fano, txaluparen gidaria
Kultura
Komikien ziztada euskaraz sentitzeko gonbita
Mario Benedetti gana el Premio Menéndez Pelayo por unanimidad
Kalean da Larraitz Loiarte Azkue antropologoaren "Antoine d’Abadie" liburua
Hallan dos manuscritos con otras tantas obras inéditas de Bach y Händel
El Reina Sofía inaugurará la ampliación de Jean Nouvel en setiembre
Euskal gramatikari buruzko jardunaldiak, bihar Bilbon
Laburrak
CARTELERA DE CINE
Todas las películas
TELEVISIÓN
Etb 1
Etb 2
A3
Tele 5
Tve 1
La 2
Cuatro
La 6
CB
Canal+
ETBsat
Telebilbao
Tele 7
Komikien ziztada euskaraz sentitzeko gonbita
"Xabiroi" komikia aurkeztu du Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioak, Bilbon
Alain Laiseka Bilbo
Gazteen esparrua izaten da komikia. Hor, marrazki eta letra artean, hasi ohi dute irakurketarekin harremana. Letren munduaren ataria da komikia. Errazago suerta-tzen zaie. Erakargarriagoa. Euskal Herrian,baina hegoaldean batez ere, euskarazko komikigintzak tarte eskasa dauka. Tamalez. Euskarak galduta ikusten du bere burua, erabat arrotz zaion hizkuntza berezi, ziztagarri, batean. Gazteek erdarara jotzen dute. Ze erremedio! Bai eta ingelesera ere, zenbait kasutan. Euskarak galduta izan duen "guda" horretan sar-tzeko asmoz, Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioak kalitate handiko gidoi eta irudiak dituen komikia plazaratu berri du, "Xabiroi".

Atzo egin zuten, Bilbon, komikiaren lehenengo zenbakiaren aurkezpena. Ikastolen Konfederazioko lehendakari Pedro Aranburuk azpimarratu zuenez, euskara esparru berrietara zabaltzeko beharrak bultzatuta hartu dute komikigintzaren aldeko apostua egiteko erabakia: «Hizkuntzak ez dira museo batean, lau hormen artean, egoteko jaio. Trukatzeko sortu dira eta horregatik beharrezkoa ikusten dugu espazio berrietara zabal-tzea. Ikastolen lana erdibidean gelditzen da baldin eta euskara kalera eramaten ez badugu». Asmo horrekin sortu dute "Xabiroi", euskara gazteek gustuko dituzten jardueretara zabaltzeko. «Euskararen ibilian aurrera egiteko mugarri bat da honakoa. Baina aurrerago ere beste ba-tzuk etorriko dira», jakinarazi zuen Aranburuk.

Eusko Jaurlaritzaren eta Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundien babesa jaso du proiektuak. Euskara Sustatzeko Jaurlaritzako arduradun Lorea Bilbaoren esanetan, «gazteei euren hizkera naturala garatzeko aukera eman behar diegu. Euskararen inguruko gaitasuna aurrera doan bitartean, erabilerarekin ez da gauza bera gertatzen, kaleko giroa ez delako euskaldundu. Hizkuntza erabil-tzeko aukerak behar dira».

Urtero hiru ale kaleratuko dira: bat urrian, hurrengoa otsailean eta hirugarren ekainean. Zenbaki bakoitzak 36 orrialde izango ditu. Gainera, bi urteren buruan, komiki batzuren bildumak kaleratuko dira: Landa eta Joxean Muñozen "Saiak"; Iñaki G. Holgado eta Harkaitz Canoren "Pizti o-tzanak"; edota Dani Fanoren "TeleATOI: Arbi haluzinogenoak".
PROMOCIONES  
LA TOALLA DE LAS FEDERACIONES VASCAS
Consiguela ahora en nuestra oficina comercial de Indautxu.
LA TIENDA DE DEIA
Si en su día no lo pudiste conseguir ahora te damos la oportunidad.
LIGA DEIA F-7
Abierto el plazo de inscripción para la próxima temporada 08/09. Toda al información.
SUSCRIPCIÓN A DEIA PAPEL
Subscríbase a DEIA para recibir nuestro periódico todos los días en su casa
Más promociones...
Acerca de Deia Suscríbase al periódico DEIA Promociones Publicidad Contacto Mapa web Añadir a favoritos
© Editorial Iparraguirre  |  Aviso Legal  |  Privacidad
Enlaces recomendados: Peluquerías | Pintores | Muebles de cocina | Casa rural | Apartahoteles | Informática | Pisos e imbobiliarias | Tiendas de deportes | Hogar y reformas | Electrodomésticos | Concesionarios | Traducción | Farmacias | Floristerías | Agencias de viaje | Psicólogos | Hoteles en Navarra | Piscinas | Seguros | Abogados | Trabajo | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |