|
TELEVISIÓN
|
|
|
|
|
|
|
Euskadi Literatura sarien irabazleak urriaren hasieran ezagutuko dira
|
 |
|
E. P. Gasteiz
|
 |
Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak sortuak ditu jadanik Euskadi Literatura sarien irabazleak erabakiko dituzten ba-tzordeen partaideak eta urriaren hasieran aukeratuko dituzte sari hauen lau atalen irabazleak.
Euskadi Literatura 2005 sarietan ere ohiko lau sailak izango dira: euskarazko literatura, gaztelaniazkoa, haur eta gazte literatura eta itzulpengintza. Euskarazko eta gaztelaniazko lanik hoberenek 142 euro eta haur-gazte eta itzulpenik hoberenen lanek 60,7 euroko sari-ordaina izango dute.
Sari hauen helburua idazleen lana laguntzea eta literatura lanen zabalkundea sustatzea da, beste hizkuntzetara egin litezkeen itzulpenen bidez. Irabazleek diru sariez gain euren lana i-tzultzeko 3.500 euroko kontratu bat sinatzeko aukera ere izango dute.
Aurtengo Euskadi Literatura sarietan iaz argitaratutako libururik hoberenak aukeratzen dira, hau da, sariak 2004ko liburuen artetik erabakitzen dira. Udan zehar lan hauen selekzioa egin da, iraila hasieran batzordeak sortzeko lehen bilera bat egin da eta iraila erdi aldera ba-tzorde honek azken finalisten zerrenda aukeratuko du. |
|