 |
|
|
 |
Irudian ageri den "ataskoa" bezalako egitasmoa eraman nahi du artista donostiarrak Nafarroara. Maider Lopez |
|
|
TELEVISIÓN
|
|
|
|
|
|
|
Maider Lopez artista donostiarrak "atasko" bat irudikatuko du Intza herrian, mendiaren bihotzean
|
|
Bertara biltzeko deialdia luzatu dute ekimenaren antolatzaileek Donostian; datorren irailaren 18an, goizeko 11:00etan, da hitzordua
|
 |
|
E. Press Donostia
|
 |
Maider Lopez artista donostiarraren proposamen berria "Ataskoa" izeneko jai-giroko deialdi publiko bat egitean da-tza: irailaren 18an, goizeko 11:00etan, jendea bere autoekin Intzara hurbildu dadin. Helburua auto-ilara bat sortzea izango da eta beroni argazkiak atera-tzea.
Normalean halakorik gerta-tzen ez den lekuan, mendiaren bihotzean, gure eguneroko bizi-tzan ohikoa den egoera bat bere testuingurutik atera eta berrirakurketa bat ahalbideratzea da Maider Lopezek bilatzen duena.
Intza izan da aukeratutako lekua, Nafarroa eta Gipuzkoa artean dagoen leku idilikoa baita. Beteluren ondoan kokatua, Donostiatik 45 kilometrotara. Bertan, berdegunea da nagusi, zenbait baserritara iristeko adarkatzen den norabide bakarreko pista txiki batean salbu. Pista hori autoz bete nahi dute "Ataskoa"ko arduradunek, familiako kide baino auto gehiago dagoen txango familiar horietako batean bezala. Proiektuaren argazkiak aterako dira eta Artium museoan izango dira ikusgai.
Azken batean, «zentzugabeko ekintza bat da, autoaren erabileraz, ekologiaz, hiriaz edo landaz, eta abarrez zer pentsatua emango diguna», adierazi dute antolatzaileek.
Hala ere, 150 autorentzat besterik ez dago lekua. Hartara nahi duenak izena eman dezake "Ataskoa" ekimeneko arduradunekin harremanetan jar daiteke, bai posta elektronikoz (ataskoa@amaste.com), bai telefono zenbaki hauetara deituz: 943 444 672 / 687 559 011.
"Proyecto coches"
"Ataskoa" ekintza "Proyecto coches" izeneko egitasmo zabalago baten barnean dago. Proiektu horretan, Maider Lopezek autoari eta hiriari buruz gogoeta egitea proposatzen du eta horretarako, autoa erabiltzeak eguneroko bizitzan sortzen dituen egoera bereziak nabarmentzea bila-tzen du.
"Proyecto coches"en autoa protagonista duten hiru egoera paradoxiko aipatzen dira: alde batetik, ataskoa bera, bestetik, gure inguruan gelditzen diren arautu gabeko aparkaleku ia iraungietatik argazki ibilbide bat, eta azkenik, Gasteizko aparkaleku batean egindako esku-hartzea. Gasteizko Artiumen, urriaren 19tik aurrera ikusi ahal izango da "Ataskoa". |
|