DEIA
Registro | Conectar
ULTIMA HORA EDICIÓN IMPRESA SUPLEMENTOS ESPECIALES CANALES SERVICIOS
03-10-2005
Gizartea Iritzia Politika Mundua Ekonomia Kirolak Begira Telebista Azkena
Jende andana bildu zen atzo Leintz bailaran. Asier Bastida
MÁS INFORMACIÓN
«Gauza asko aldatu dira, boluntarioek egiten duten lana salbu»
«Zazpi milioiko zorra arintzeko erabiliko dugu ateratako diru guztia»
KILOMETROAK05
Proiektua gauzatu dutenei esker oneko omenaldi beroa eskaini die Arizmendi ikastolak
Proiektua gauzatu dutenei esker oneko omenaldi beroa eskaini die Arizmendi ikastolak
Felix Ormaetxea, Alfonso Gorroñogoitia edota Paulo Agirreri egin diete gorazarre, baina «ikastola osoak merezi du txaloa», esan du lehenengoak
Andres Osa "Sakona" Aretxabaleta
Alme ikastetxeko aretoan jende andana bildu zen eguerdi partean. Omenduen tartea zen eta guzti horien arten aipamen berezia merezi du Felix Ormae-txeak. Arizmendi ikastolaren garapenean izan duen zer ikusiaz aparte, aspaldiko partez ikastolen jaialdietan zuzendariekin gogoratu direlako, ez baita izan ohitura hauei esker ona ager-tzea.

Omenduen artean Alfonso Gorroñogoitia arrasatearra egon zen, herriarekin batera eta herriarentzako gozoro egindako lan nekaezinagatik. Ikastolen Elkarteko kidea izan den Paulo Agirre ere goraipatu zuten, ikastolak osatutako taldea batuta mantentzeko egin duen lanagatik. Gurasoak, irakasleak, ikasleak, horiek guztiak, izan ziren omenduak ekitaldi xumea bezain mamitsuan.

Felix Ormaetxeak badu zerikusi handia atzoko Kilometroakekin. 67 urteko gizona 1974an itzuli zen Venezuelatik, bertan misioilari lanak bete ostean. 74tik aurrera ikastola munduan buru belarri murgilduta ibili izan da duela gutxi erretiratu den arte. 29 urte egin ditu ikastola munduan, ikastolei duen onena ematen.

Hezibide Elkartea izan da Arizmendi Ikastolaren benetako hazi emankorra. Elkarte horretako zuzendari izendatu zuten Felix eta eskualdeko ikastola eta eskola guztiak bat egiteko helburu garbiaz ekin zion, beste lagun askorekin batera, batasun bideari.

Felixen aburuz, «batasuna izan da benetan gure iparra eta mugitu gaituen izpiritua. Konpeten-tziaren tentazioa baztertu dugu. Gaur guri eskaini diguten omenaldia Arizmendi osoak merezi du egin duen esfortzua benetan ikaragarria izan baita».
PROMOCIONES  
COLECCIÓN HITCHCOCK
Disfrute cada sábado con las 14 obras fundamentales de Sir Alfred Hitchcock.
PORTÁTIL AIRIS
Sólo con DEIA este portátil a 0€ adquiriendo 36 meses de conexión a internet 3G.
EMOCIÓNATE CON KARAJAN
DEIA te ofrece una edición especial con los conciertos más emblemáticos de Karajan.
CÁMARA DIGITAL AIRIS
Captura tus mejores momentos con DEIA.
Más promociones...
Acerca de Deia Suscríbase al periódico DEIA Promociones Publicidad Contacto Mapa web Añadir a favoritos
© Editorial Iparraguirre  |  Aviso Legal  |  Privacidad
Enlaces recomendados: Peluquerías | Pintores | Muebles de cocina | Casa rural | Apartahoteles | Informática | Pisos e imbobiliarias | Tiendas de deportes | Hogar y reformas | Electrodomésticos | Concesionarios | Traducción | Farmacias | Floristerías | Agencias de viaje | Psicólogos | Hoteles en Navarra | Piscinas | Seguros | Abogados | Trabajo | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona | Hosting |