DEIA
Registro | Conectar
ULTIMA HORA EDICIÓN IMPRESA SUPLEMENTOS ESPECIALES CANALES SERVICIOS
03-10-2005
Gizartea Iritzia Politika Mundua Ekonomia Kirolak Begira Telebista Azkena
Iritzia
Gutunak
Pera y Ratzinger, agnóstico y creyente
Buen papel si no se moja
Gure Iritzia
A la caza del tiempo
El desarme de las armas
Revista de prensa
¿Y qué nos falta en Euskadi?
Nazioa: lehengo lepotik burua
Dicen...
Zirrikituetatik begira
Nazioa: lehengo lepotik burua
Amatiño
Katalunia nazioa da. Honela dio hango Legebiltzarrak onartu berri duen Estatutu berriak. Erabakiak bazterrak harrotu ditu nazioa bat eta espainiarra baino ezin dela izan uste dutenen artean. Ez da gero harritzekoa, hainbat belaunalditan zehar ideia hori erakutsi baita eskoletan eta beste horrenbeste azpimarratu komunikabideetan. Arraroa litzateke jendeak besterik uste izatea.

Nazio kontzeptua ez da, berez, kontzeptu politikoa, eta estatu-nazio bikoteak ez du beti elkarrekin joan beharrik. Estaturik gabeko nazio ugari dago munduan eta baita naziorik gabeko Estatu asko ere. Honek ez du esan nahi, baina, azken bi mendeotan bi ideia horiek elkarrekin uztartzeko interes politikorik izan ez denik. Gaur egun ezin esan naziotasunari buruzko eztabaida politikoa eta beroa ez denik. Galdetu bestela Kataluniako Estatutu berria betozko ilunez hartu dutenei.

Hala ere, besterik uste arren, naziotasunaren agiri ofiziala ez da aspaldikoa. Adibidez, guztiok nahitaez daroagun Nortasun Agiri Nazionalak hirurogei urte baino ez ditu. Zehatz, 1944ko martxoaren 2an jarri zuen indarrean Franco diktadoreak. Hau da, nere aittitta-amamek heldu samarrak zirela atera behar izan zuten eta nere gura soek, berriz, ezkondu ondoren.

Eta ez gero pentsa NAN herrialde guztietan normala den agiria denik, ez behintzat gizarte anglosaxoietan. Gogoan dut 1963an izan nuen lehen ingeles-irakaslea harri eta zur utzi nuela karneta erakutsi nionean, hatzamar pottoloaren tinta-lorratz eta guzti, poliziaren kontrolpeko gaizkilea banintz bezala. Guk uste genuen, ostera, hura zela mundu guztian normalena.

Ondoren jakin genuen, ezkutuan jakin ere, Sabino Arana izenekoren batek "euzkotarren aberria Euzkadi da" esan eta euskal nazioa aldarrikatu zuela XIX. mendean. Eta geroago ikasi genuen, berriz, XVIII. mendean Aita Larramendik normaltasun osoz aipatu izaten zituela "nación bascongada" eta "nación del bascuence" bezalako ideiak.

Beraz, jira eta buelta...
PROMOCIONES  
COLECCIÓN HITCHCOCK
Disfrute cada sábado con las 14 obras fundamentales de Sir Alfred Hitchcock.
PORTÁTIL AIRIS
Sólo con DEIA este portátil a 0€ adquiriendo 36 meses de conexión a internet 3G.
EMOCIÓNATE CON KARAJAN
DEIA te ofrece una edición especial con los conciertos más emblemáticos de Karajan.
CÁMARA DIGITAL AIRIS
Captura tus mejores momentos con DEIA.
Más promociones...
Acerca de Deia Suscríbase al periódico DEIA Promociones Publicidad Contacto Mapa web Añadir a favoritos
© Editorial Iparraguirre  |  Aviso Legal  |  Privacidad
Enlaces recomendados: Peluquerías | Pintores | Muebles de cocina | Casa rural | Apartahoteles | Informática | Pisos e imbobiliarias | Tiendas de deportes | Hogar y reformas | Electrodomésticos | Concesionarios | Traducción | Farmacias | Floristerías | Agencias de viaje | Psicólogos | Hoteles en Navarra | Piscinas | Seguros | Abogados | Trabajo | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona | Hosting |