DEIA
Registro | Conectar
ULTIMA HORA EDICIÓN IMPRESA SUPLEMENTOS ESPECIALES CANALES SERVICIOS
11-11-2005
Herrialdeak Gizartea Iritzia Politika Mundua Ekonomia Kirolak Begira Telebista Azkena
Iritzia
Gutunak
Decámetro, diez años de metro
La ética perdida en la gestión
Gure Iritzia
La barbarie interna
Revista de prensa
El falso martirio
Gutun bat buenos airesera
Dicen...
Zirrikituetatik begira
Gutun bat buenos airesera
Igor Estankona
Gaizka Amondarinen poema batzuk irakurtzen nabilelarik, aspaldiko partez gozatu on bat hartzen, bera Argentinan zela idatzi nion gutunetako bat etorri zait gogora. Goietan elurra ari duen azaro honetan udako tristura berritu dit horrek.

Esaten nion: «Lamindaon egon ginen zapatuan, Gaizka, inguruetako energia guztiak biltzen diren lekuan bertan. Kantaldia antolatu zuten eleizan. Bada, ahotsek sortutako denboraren pitzaduraren erditik, bat-batean, elai bat sartu zen eliza barrura. Zeren seinale, justu-justu orduan, elaia?».

Erantzun zidan Gaizkak, handik gutxira, esanez erantzunik ez zeukala. Eta istorio aski urrunak kontatu zizkidan trukean, esanez bezala «ez zaitez larritu, mundua aurrera doa elai hori gora-behera».

Izan ere, azken batean, galdetu gura niona zen ea zelan begiratzen zion berak bizitzari, zeozer gehiago, zeozer haragokoa ote dagoen badakien. «Sinisten duzu zeozetan?» galdetu nahi nion, baina beste modu batera. Batzutan bai eta beste batzutan -gehienetan- ez, uste dut zehaztu zidala. Zuzen zegoen. Gehienetan elai errari bat horixe baino ez da. Baina denok dakigu, aldartearen arabera, hori baino gehiago ere badaitekeela: seinale antzeko bat, gure barruko mekanismoa martxan botatzen duena.

Eta zelan ote zetozen bizitza eta heriotza Platako itsasadarretik gora, halako galdera zoroak egiten nizkion bitartean? «Guri nostaljiko hutsak izatea tokatu zaigu» aurpegiratu zidan halako batean, nire galderek gogaiturik behar bada, ibaiaren ikuspen hura zelako beretzat egia bakarra harik eta «beste uholderen bat etorri eta eramandako guztia bueltatzen digun arte». Horretan utzi genuen, ez sinestun ez sinesbako. Soilik pertsona. Soilik duda. Blaga Dimitrovak esan zuen legez, «zenbat eta gehiago kendu, mundua, nireago zara». Eta «ez zara inoiz nire burua ere ez dudan momentuan bezain nirea izango».
PROMOCIONES  
COLECCIÓN HITCHCOCK
Disfrute cada sábado con las 14 obras fundamentales de Sir Alfred Hitchcock.
PORTÁTIL AIRIS
Sólo con DEIA este portátil a 0€ adquiriendo 36 meses de conexión a internet 3G.
EMOCIÓNATE CON KARAJAN
DEIA te ofrece una edición especial con los conciertos más emblemáticos de Karajan.
CÁMARA DIGITAL AIRIS
Captura tus mejores momentos con DEIA.
Más promociones...
Acerca de Deia Suscríbase al periódico DEIA Promociones Publicidad Contacto Mapa web Añadir a favoritos
© Editorial Iparraguirre  |  Aviso Legal  |  Privacidad
Enlaces recomendados: Peluquerías | Pintores | Muebles de cocina | Casa rural | Apartahoteles | Informática | Pisos e imbobiliarias | Tiendas de deportes | Hogar y reformas | Electrodomésticos | Concesionarios | Traducción | Farmacias | Floristerías | Agencias de viaje | Psicólogos | Hoteles en Navarra | Piscinas | Seguros | Abogados | Trabajo | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona | Hosting |