Euskara dagoen atakatik ateratzeko, behar duen estatusa izan dezan, hizkuntza normalizatua izan dadin, hilaren 19tik 26ra bitarte egingo diren Ezabaketa Egunak ekimenera biltzeko deialdia egin zuen atzo Euskal Herrian Euskaraz elkarteak. «Herritar guztiak ofizialtasuna eta hizkuntza eskubideak aldarrikatzea helburu duten ekimenetan parte hartzera gonbidatu nahi ditugu», adierazi zuten elkarteko lagunek.
Bereziki, azaroaren 26an Iruñeak bertan egingo den manifestazioara bil-tzeko gonbita luzatu du EHEk. Aldarrikapen ekimena, arratsaldeko 17.30ean abiatuko da autobus geltokitik. «Bakoitzak bere esparruan badauka zer egina; alderdiek, sindikatuek, eragile sozialek eta baita herritarrek ere, bakoitzak bere esparruan eta bakoitzari dagokion mailan, noski», esan zuten.
AEKren eta IKAren eskaera
Bestalde, AEK eta IKAko irakasle eta ikasleak Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Sailaren egoitzaren parean bildu ziren -atzo. Campoy sailburuari zuzenduta zegoen gutuna utzi zuten. Helduen Alfabetatzearen eta hezkuntzaren inguruan berba egiteko eskaera luzatzen diote bertan. Dagoeneko urte bat igaro da euskalduntze alfabetatzean lanean ari diren bi euskaltegiek sailburuarekin elkarrizketaldia eskatu zutenetik. |