|
|
|
Erramun Landak forma zorrozdun berrogei pintura ilun erakutsiko ditu Bilbon
|
 |
|
Europa Press Bilbo
|
 |
|
Erramun Landak (Ea, 1958) "Amildegian behera" izenburuko erakusketa aurkeztu du Bilboko J.M. Lumbreras arte-galerian abenduaren 10era bitartean. Bertan, forma zorrozdun 40 pintura ilun aurkeztuko ditu artistak. Duela sei urte egin zuen bere azken erakusketa Bilbon Landak, eta ordutik, Porto, Bremen, Erroma eta Lisboan aurkeztu ditu bere lan emaitzak. Oraingoan, "Amildegian behera" erakuspenean, olio eta tinta txinatarrez beteriko lanekin bueltatu da. «Erregresio pintura ikertzailea» da erakusketa honetan eskaintzen duena. Bilboko Gorteak kalean duen estudioan eginiko lanaren emaitzak dira orain aurkezten dituenak. Guztira 40 artelan aurkezten ditu artistak. Bere esanetan, «ezkortasunaren erretorika» izendatzen duen prozesu zorrotzaren ondorengoak dira lan hauek». |
|