DEIA
Registro | Conectar
ULTIMA HORA EDICIÓN IMPRESA SUPLEMENTOS ESPECIALES CANALES SERVICIOS
17-11-2005
Herrialdeak Gizartea Iritzia Politika Mundua Ekonomia Kirolak Begira Telebista Azkena
Iritzia
Gutunak
¿Vive Franco?
Gure Iritzia
El estudio de la religión
Revista de prensa
Conexión poligámica
Nola joka
Dicen...
Zirrikituetatik begira
Nola joka
Josu Lartategi
Bizitzaren aurrean nola joka daitekeen pentsatu dut, artista batzuek artearen aurrean nola jokatu zuten ikusirik, ekintza artistikoa nola gauzatu zuten azterturik. Pissarro lasai eta barearen eszenek airean, denboran dilindan dirudite, eternitatearen hariek gidatuko bailuten dena. Horiei begiratu eta batek ez du sumatzen diru arazorik bertan, ez du ematen Pissarro estuasun ekonomikoek jota zegoela. Funtsean, gehiago pentsaturik, ez dakigu Pissarrok zer sentitzen zuen, gose edo triste zegoen, pozik edo asperduraz; funtsean, ez dakigu hari buruzko ezer, ederto ezkutatzen delako paisaien baretasun horretan. Van Gogh, aldiz, ezin da inoiz paisaiaren atzean ezkutatu, kanpoaldea barnealdearen pieza ahokatua delako, barne sentimenduen ispilu deformatua edo.

Toulouse-Lautrec ez da inplikatzen, ez ditu bere dramak eta minak esplizitatzen, baina eszenarekin argi uzten du bere posizioa, bere jarrera, argi dago bere bihotza non eta norekin dagoen, begirada noren aldekoa den; eszena jakin bat eta ez beste bat erretratatzearen zergatia bere posizionamenduan dago, kronista da, baina ez doakoa.

Caravaggio, aspaldikoa izanagatik, eszena erlijioso edo mitikoak agertuagatik, eliza-munduko gizonek lana erosiko diotela jakinagatik, koadroan inplika-tzen da, amorruzko begiradarekin, errealitatearen krudeltasunarekin. Frantsesen Luis Deuna elizako kaperan ageri dena, nire ustez, harrigarria da, erakargarriagoa baita borrero gazte eder gihartsua San Mateo agure zimel koittadua baino. Bizitzan denetiko jokabideak ditugu. Batzuk Pissarro bezala dabiltza, airean dilindan, nondik datozen eta nora doazen ez dakigula, pertsona interesgarriak baina atzemanezinak, opakoak. Beste batzuk gardenak dira, Van Goghen modukoak. Hirugarrentxoak Lautrec bezala ikusten ditut, nolabait esateko beren minak eta dramak ahazteko beste nonbait jartzen dutelarik arreta osoa; argi dakusazu mundua nola ikusten duten, baina ez dizute beren burua osotasunean agertuko, beretzat gordeko dute dena. Akabukoak Caravaggio dira, praxia eta teoria txintxo uztartzen dituen jende inplikatua, enparauentzat sarri "putridum et foetidum".

Azter beza nork berea.
PROMOCIONES  
CUENTOS DISNEY
Colección de cuentos ilustrados con los personajes de disney, actividades y juegos a todo color.
GALERÍA DE ARTE VASCO
Gratis con DEIA llevate la más grandiosa colección de arte del País Vasco.
EMOCIÓNATE CON KARAJAN
DEIA te ofrece una edición especial con los conciertos más emblemáticos de Karajan.
DISCOGRAFÍA DE QUEEN
DEIA te ofrece la discografía de QUEEN en exclusivos CD libros.
Más promociones...
Acerca de Deia Suscríbase al periódico DEIA Promociones Publicidad Contacto Mapa web Añadir a favoritos
© Editorial Iparraguirre  |  Aviso Legal  |  Privacidad
Enlaces recomendados: Peluquerías | Pintores | Muebles de cocina | Casa rural | Apartahoteles | Informática | Pisos e imbobiliarias | Tiendas de deportes | Hogar y reformas | Electrodomésticos | Concesionarios | Traducción | Farmacias | Floristerías | Agencias de viaje | Psicólogos | Hoteles en Navarra | Piscinas | Seguros | Abogados | Trabajo | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |