DEIA
Registro | Conectar
ULTIMA HORA EDICIÓN IMPRESA SUPLEMENTOS ESPECIALES CANALES SERVICIOS
18-11-2005
Herrialdeak Gizartea Iritzia Politika Mundua Ekonomia Kirolak Begira Telebista Azkena
Iritzia
Gutunak
Psoe y la apología de la legalidad
¿Ascenso o declive?
Gure Iritzia
Catalunya y el oficio más viejo
Revista de prensa
Partidos y sustento económico
Telebistari esker
Dicen...
Zirrikituetatik begira
Telebistari esker
Igor Estankona
Benetan hitz egiten digutenean ere jolasean ari dira umeak, neurtuz, alderatuz, jakin nahian giza-harremanek zelan funtzionatzen duten. Irakasleak galdera jarri zien behin ikasleei: zergatik merezi du bizitzak? Galdera gogortxoa aukeran, erantzun osorik bakoa, baina argigarria, antza. Erantzunak era guztietakoak iritsi ei zitzaizkion irakasleari bueltan, folio ia zurietan, labur antzean.

"Gurasoen maitasunagatik" idatzi zuen bateren batek. "Lagunengatik" beste batek. Harik eta irribarre bat erne zitzaion arte hezitzaile sufrituari, erantzun xelebre batera iristean: "Por el Neng". Badakizue, Buenafuente katalanaren pertsonaietako bat, espainiar telebista batean agertzen dena.

Eta pentsatu du irakasleak baietz, berak ere atsegin duela berandurarte geratzea telebistari so, auzunea erdi-lozorroan dela. Hurrengo eguneko ardurak momentu batez ahaztu arazi dizkio inoiz txontxongilo horrek.

Azken buruan, bizitzari zentzua ematen dioten gauzak beti dira erreferentziak. Gurasoak, lagunak, zein telebistako pertsonaia jakin bat. Munduarekin ez gara zeharka jartzen harremanetan. Harreman hori beti da zuzena eta gordina. Haurrei autokontrola eskatzen zaie, esanez "eurak" bakar-bakarrik direla etorkizunaren jabe. Baina gero, galdera pausatzean, ia beti erantzuten dute "gurasoak", "lagunak", edo beste edozein eredu. Komunitatera itzultzen dira, babesturik sentitzen diren lekura.

Irakaslea pentsakor dabil egunokaz. Bera ere lehenengo amazulo izan zen, eta gero lagunzulo. Ondoren bere burua talde batean ikusten hasi zen, gurasoen gainetik eta lagunen azpitik ideialek, interesek, ikuskera jakin batek definitzen zuen taldea. Eta orain jende hori dena onartzen eta benetan ulertzen ikasi ote duen galdetzen dio bere buruari. Baina benetan hitz egiten dutenean jolasean ari dira umeak, eta ez umeak bakarrik.
PROMOCIONES  
CUENTOS DISNEY
Colección de cuentos ilustrados con los personajes de disney, actividades y juegos a todo color.
GALERÍA DE ARTE VASCO
Gratis con DEIA llevate la más grandiosa colección de arte del País Vasco.
EMOCIÓNATE CON KARAJAN
DEIA te ofrece una edición especial con los conciertos más emblemáticos de Karajan.
DISCOGRAFÍA DE QUEEN
DEIA te ofrece la discografía de QUEEN en exclusivos CD libros.
Más promociones...
Acerca de Deia Suscríbase al periódico DEIA Promociones Publicidad Contacto Mapa web Añadir a favoritos
© Editorial Iparraguirre  |  Aviso Legal  |  Privacidad
Enlaces recomendados: Peluquerías | Pintores | Muebles de cocina | Casa rural | Apartahoteles | Informática | Pisos e imbobiliarias | Tiendas de deportes | Hogar y reformas | Electrodomésticos | Concesionarios | Traducción | Farmacias | Floristerías | Agencias de viaje | Psicólogos | Hoteles en Navarra | Piscinas | Seguros | Abogados | Trabajo | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |