 |
|
|
 |
Jose Luis Lizundia, Idoia Zenarruzabeitia, Andres Urrutia, Ibon Sarasola eta Jabier Gogeaskoetxea. J. M. Martínez |
|
|
|
Orotariko Euskal Hiztegiaren bilduma aurkeztu zuen atzo Euskaltzaindiak, Bilbon
|
|
Koldo Mitxelenak orain 18 urte hasitako lanaren 16. liburukia kaleratu da aurten
|
 |
|
E. Lombart Bilbao
|
 |
OROTARIKO Euskal Hiztegia (OHE)-ren bilduma aurkeztu zen atzo Euskaltzaindiaren egoitzan, Bilbon. Bertan, honako hauek izan ziren: Idoia Zenarruzabeitia, lehendakariordea; Andres Urrutia, euskaltzainburua; Jose Luis Lizundia, euskal-tzaina, diruzaina eta kudeatzaile ohia; Ibon Sarasola, OEH egitasmoaren zuzendari akademikoa; Josu Legina, Ediciones Mensajero argitaletxeko ordezkaria eta Jabier Gogeaskoetxea, Desclée de Brouwer argitaletxearen izenean.
Koldo Mitxelenak hasi zuen Orotariko Euskal Hiztegiaren 16. liburukia kaleratu da aurten, lehenengoa argitaratu zenetik 18 urte pasa direlarik. Lehen liburukia 1987an aurkeztu zen, Bilbon; bigarrena, 1989an, Gipuzkoako Jauregian; hirugarrena, 1989an, Durangon, Euskal Liburu eta Disko Azokan; laugarrena, 1990an, Iruñean; eta bosgarrena, 1992an, Gasteizen.
Ibon Sarasolak agertu zuen bezala, Orotariko Euskal Hiztegia «obra deskriptiboa da; beraz, eta ez arauemailea, ez normatiboa». Haren xedea garai, toki eta mota guztietako euskal hitz-ondarea biltzea da. Menderik mende eta euskalkietan zehar euskaldunak nolako hizkuntzaz baliatu diren ahalik eta osokien eta zehatzen azaltzeko helburua du hiztegi honek.
Orotariko Euskal Hiztegiak 125.987 sarrera ditu eta 14.028 orrialde. Hiztegiko sarrera bakoitzak, lehenengo, hitzaren esanahia eskaintzen du gaztelaniaz edota frantsesez (askotan bietan), baita aurreko hiztegigileek hitzari buruz esandako guztia ere. Ondoren, literatur tradizioko adibideak ematen ditu, urtea ere aipatzen duelarik.
Hasiera-hasieratik Euskal-tzaindiak hiztegi horri eman zion garrantziaren erakusgarri, hona hemen Jose Luis Lizundia idazkariorde-kudeatzaile ohiak esandakoak: «Zuzendaritzak, Akademiaren gobernu-erakunde legez, administrazio-erakundeekiko kudeaketa eraman bazuen ere, osoko bilkurari, kontu emateaz gain, gai akademikoetan onarpena edota berrespena eskatzen zion».
Hain zuzen, lehen liburukiaren hitzaurrea idazten ari zen Koldo Mitxelena hil zenean. Honela zioen: «Zer esan, eta neurri zabal batean zer esaten den, azaldu nahi litzateke, bada, hemen, eta ez zer esan behar litzatekeen. Irakurleari eman nahi zaizkio aukera egiteko behar lituzkeen lanabesak, hautaketan hasi behar badu». |
|