EUSKADIKO Orkestra Sinfonikoaren (EOS) hurrengo egitarauak txekiar musikaz beteko ditu ohiko agertokiak, Gabonetako oporren aurreko azken kontzertuak izango direnetan. Egitaraua Bilbon (azaroak 24) eta Gasteizen (azaroak 25) eskainiko da lehenik, eta Madrilera irteera egiteko erabiliko den etenaldi baten ondoren, EOSek egitarau honi berrekingo dio Donostian (abenduak 12 eta 14) eta Iruñean (abenduak 13). Smetana konpositore txekiarraren kredo abertzalea kontsideratuta dagoen ‘‘Nire aberria’’ obrak beteko du 75 minutu irauten duen obra bakar batez osaturiko egitaraua.
Egitaraua txekiar musikan aditua eta honen oinordeko den Libor Pesekek zuzenduko du. Libor Pesekek bigarrenez zuzenduko du Euskadiko Orkestra Sinfonikoa, 2003/2004 denboraldian egindako bisitaren ondoren. Txekiar maisua hainbat orkestra txekiar eta eslovakiarretako zuzendari izan da eta hamar urtetan Royal Liverpool Philharmonicako zuzendari eta aholkulari artistikoa izan da, Ipar Amerikako eta Europako orkestra handiak zuzentzeaz gain .
Gasteizeko J. Guridi Kontserbatorioko liburutegiko arduraduna den Manu Sagastumek obra honen eta bere autorearen testuingurua azalduko du. |