DEIA
Registro | Conectar
ULTIMA HORA EDICIÓN IMPRESA SUPLEMENTOS ESPECIALES CANALES SERVICIOS
18-12-2005
Herrialdeak Gizartea Iritzia Politika Mundua Ekonomia Kirolak D2 Begira Telebista Azkena
Iritzia
Gutunak
El lecho de Procusto
Gure Iritzia
EL LACRIMARIO
Revista de prensa
Sin perder de vista el horizonte
DATORREN URTEKO MENDEURRENAK
Dicen...
Zirrikituetatik begira
DATORREN URTEKO MENDEURRENAK
Mikel Atxaga
PIO BAROJA omentzea eskatzen diote Batzar Nagusietako sozialistek Gipuzkoako Aldundiari. Hil zela 50 urte beteko dira datorren urte honetan. «Espainiak hogeigarren mendean izan duen eleberrigilerik nabarmenena» denik ez diegu ukatuko. «Trasciende lo vasco» ere onartzen diet. Bere literatura euskalduna denik eztabaidagarriagoa litzateke, noski. «Dimensión universal» kontu hori, berriz, oso badaezpadakoa da. Dena den, Pio Barojak merezi du omenal dirik. Piok ezezik, baita bere aitak ere, batzuei erraz ahazten baitzaie Serafin.

Baina 2006an beste mendeurren batzuk ere badira. Ehun urte beteko dira Elbira Zipitria, Inazio Barriola, Jokin Zaitegi, Plazido Muxika, Txomin Jakakortajarena, Balendin Enbeita eta abar jaio zirela. Literaturatik begiratuta ez, noski, baina euskaren aldetik badira hor Barojak adina merezimendu dutenak, nahiz eta sozialistentzat ezezagunagoak edo eskasagoak gertatu.

«Harroputzak eta ezjakinak» ziren sozialistak Pio Barojarentzat. Orain ez dakit zer idatziko lukeen. Euskal alorrean ezjakin jarraitzen dutela, behintzat, egia da. Aitaren injineru lanbidea zela eta, gaztaroa Espainiako zenbait hiritan egitera behartua gertatu zenez, itzuli zenean arrotz egin zitzaion Pio Barojari Euskal Herria. Zestoako mediku izan zenean egin zuen berriro topo euskalduntasunarekin. Idazten dituen gauza asko ere Euskal Herrian kokatuak dira.

Ongi da omenaldiak eskatzea. Hobe, Barojaren itzuli hori egitea. Kanpoan bizi zelako arroztu egin zitzaion sorterria. Itzuli orduko, ordea, herrikotu egin zen. Euskal ohituretan, historian eta kulturan murgildu zen. Barojaren bidai hori egiten saiatu beharko lukete hura omendu nahi duten sozialistek ere. Ehun urte baino gehiago ditu hemen alderdi sozialistak eta, hala ere, arrotz gertatzen zaio euskal mundua. "El País"ek bezala Juan Lekuona eta Joan Mari Lekuona nahas ditzake, apaiz oiartzuarraren argazkiarekin jesulagun tolosarraren bizitza argitaratu baitu.
PROMOCIONES  
LA TOALLA DE LAS FEDERACIONES VASCAS
Consiguela ahora en nuestra oficina comercial de Indautxu.
LA TIENDA DE DEIA
Si en su día no lo pudiste conseguir ahora te damos la oportunidad.
LIGA DEIA F-7
Abierto el plazo de inscripción para la próxima temporada 08/09. Toda al información.
SUSCRIPCIÓN A DEIA PAPEL
Subscríbase a DEIA para recibir nuestro periódico todos los días en su casa
Más promociones...
Acerca de Deia Suscríbase al periódico DEIA Promociones Publicidad Contacto Mapa web Añadir a favoritos
© Editorial Iparraguirre  |  Aviso Legal  |  Privacidad
Enlaces recomendados: Peluquerías | Pintores | Muebles de cocina | Casa rural | Apartahoteles | Informática | Pisos e imbobiliarias | Tiendas de deportes | Hogar y reformas | Electrodomésticos | Concesionarios | Traducción | Farmacias | Floristerías | Agencias de viaje | Psicólogos | Hoteles en Navarra | Piscinas | Seguros | Abogados | Trabajo | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |