|
2005. urtean, 386 erabiltzaile izan dira Behargintzak antolatutako prestakuntza ekintzetara aurkeztu direnak. Ikastaro hauetan parte hartu dutenen artean 161 langabetuak izan dira. Urte honetarako antolatutako plangintza ondorengo kolektiboei zuzenduta dago bereziki, ikasketa maila baxukoentzat, lehenengo lanbidea bilatzen ari diren diplomatu eta lizentziatuei, helburu profesional berriarekiko egokitzapenagatik apustua egin dutenei, eta etorkinei. Aurten ere teknologia berriei izugarrizko garrantzia emango dio Behargintzak, ikastaro guztietan zeharkako modulu gisa barneratuz, adierazi dute Behargintzako arduradunek. |