| MÁS INFORMACIÓN |
 |
|
|
 |
|
|
«Berrogeita bost urte dauzkat eta neure buruari ume galdera egiten diot: zer izan nahi dut handitan?»
|
|
Andoni Egaña Bertsolaria
|
 |
|
Alain Laiseka Bilbo
|
 |
JOAN DEN abenduaren 18an Barakaldoko Bilbao Exhibition Centre erakustazokan izandako final ikusgarriaren zurrunbiloan murgilduta jarraitzen du Andoni Egañak (Zarautz, 1961), «badago oraindik kazetari "goteo" bat, baina aguantatu egiten da», dio. Zarauztarrak "Gizartea" Sabino Arana saria jasoko du igande honetan, Bilboko Arriaga antzokian egingo den gala kulturalean.
Final nagusiko zure laugarren txapelak asetu ez bazintuen hona hemen beste sari bat. Pozik?
Bai, noski. Ibilbide bat saritzen du eta kultura arloan pozik har-tzen dira halako errekonozimenduak.
BECekoa final arrakastatsua izan zen oso. Tradizioa alde batera utzi eta bide berrietara zabaltzen ari al da bertsolaritza?
Bertsolaritza azken batean bi gauza dira: batetik, tradizioa, eta, bestetik, sormena. Bien arteko oreka beharrezkoa du. Bertsozale Elkartearen eskutik, bertsogintzaren jendetaratzeko prozesuan asmatu egin dugu. Orain badago halako "boom" txiki bat, baina ez da ikaragarria ere. Garenak gara; ez gehiago ezta gutxiago ere ez.
Baina, dudarik ez dago, bertsolari-tzak duela denbora askoko oihartzunik handiena du orain.
Momentu batzuetan bozgorailu handia izan dugu. Bozgorailu batetan, ordea, garrantzitsuena ahotsa da eta hori beti izango dugu bertsolariok. Ba-tzutan aho-tsari bozgorailu handia jarri eta asko en-tzuten da; beste batzutan, aldiz, aparailu txikiago batekin aritzen gara. Gorabehera horiek normalak dira.
Igandean da, Bilboko Arriaga antzokian, sari emate ekitaldia. Ahots hori entzunarazteko aukera ederra da.
Hain zuzen, 29an da hori eta egun bat lehenago Bertso Eguna ospatzen dugu, guretzat urtero egiten dugun egunik garrantzi-tsuena (Donostiako Kursaalen egingo da larunbatean, hilak 28). Belaunaldi ezberdinetako ber-tsolariak eta bertsozale mordoa bilduko gara. Biak ala biak izango dira bozgorailu polit bat egiten duguna azaltzeko.
Ibilbide oso bati emandako sari bezala ere uler daiteke hau. Pentsarazi egin al dizu horrek?
Azken hilabete honetan hasi naiz bai apur bat atzera begira-tzen. Oraindik 44 urte dauzkat, baina lau txapel irabazi izana niretzat apur bat "apabullantea" da. Ni ez naiz hain tipo segurua eta hain tipo ona ere, baina azken urte hauetan suertea izan dut, edo behintzat, hala ikusten dut nik. Jakin badakit Jordi Pujolena adinako ibilbiderik ez daukadala, baina bai atzera begira-tzeko beste. Duela hogei urteko finalean jadanik oholtza gainean nintzen eta ordutik ez dut hutsik egin, hori da niretzat garrantzitsuena, txapelak baino gehiago. Hori polita da, nekagarria ere bai momentu batzuetan, baina polita.
Atzera begiratu duzula diozu, eta etorkizunera?
Planteatu diot neure buruari handitan zer izan nahi dudan. Oraindik ere nahiko umea naiz eta nire bizimodua, lanari dagokionez, ez da batere fijoa. "Por libre" bizi naiz; lana egiten dut, baina neure kaxara eta orduan bai galdetzen diodala neure buruari: ia 45 urte gainean, zer izan nahi dut handitan? Ume galdera hori egin ahal izateko askatasuna izatea ona da.
Saria Egañari bai baina bertsolari-tzari ere egiten zaiola ulertzen duzu?
Bai, gainera bertsolaritza ez dago lagunik gabe ulertzerik. Batek bakarrik ez du saio ona egin ahal inola ere. Bi ber-tsolari herriko festetan jardun ostean ez gara inoiz oholtzatik jaisten esanaz "ni ondo aritu naiz". Ondo edo gaizki aritu gara, baina biok. Azken batean bertsolari-tza elkarrizketa bat da.
BECeko finalak eta sari honek ibilbide berria proposa-tzen diote ber-tsolaritzari?
Nik uste dut ezetz, ondo goaz goazen bezala. Garbi utzi nahi dugu bertso txapelketa eta finala icebergaren muturra direla; hor oinarrian badagoela bertsolari mordo bat, gazteak eta maila oso onekoak; bertsozale andana elkarte baten inguruan egituratuta, eta elkarte horrek baduela kultur proiektu bat bertsogin-tza gure herrian txertatzeko. Ber-tsozale Elkarteak baditu bertso eskolak, dokumentazio zentro bat, eskolan bertsoa txertatzeko moduak eta ideiak. Gurea ez da gauza indibiduala.
Akatsa da, beraz, pentsatzea bertsolaritza final nagusira edota sari honetara muga-tzen dela?
Egunerokoa da garrantzi-tsua eta horretan gustura gaude ber-tsolariok eta bertsozaleek, ikusten dugulako badagoela transmisio bat, belaunaldi zaharretatik guregana eta guregandik gazteagoetara. Herri baten eta hizkun-tza baten ikuspegitik garrantzitsua da ematen ari den transmisio natural hori. |
|