 |
|
|
 |
Karmel Onandia bere lantegian. Zigor Alkorta |
|
| MÁS INFORMACIÓN |
 |
|
|
 |
|
|
«Ez pentsa sektorea oso ondo dagoenik; Txina, India... lehiakortasun handia dago orain»
|
|
Karmel Onandia ONA Electroerosioneko sortzailea
|
 |
|
Alain Laiseka Bilbo
|
 |
JOAN DEN abenduan Euskalduna Jauregian ospatutako Euskal Enpresaren Gauaren XIV. edizioan sari bat jasotzera igo zen Karmel Onandia. Berarekin batera hurbildu zen eszenatokira bere alaba, Nerea. «Han esan nuen nik jaso beharrean Jose Marik jasotzeko saria zela hura», azaltzen du ONA Electroerosion enpresako sortzaile eta presidenteak. Tamalez ez zen horrela izan. Jose Mari Onandia, Karmelen anaia nagusiaren semea eta enpresako zuzendari nagusia, duela hilabete gutxi hil bai-tzen.
Sari gazi-gozoa al da hau zuentzat?
Azken berrogeita hamar urteetan beti egin dugu aurrera, beti jo dugu gora, langileekin oso pozik egon gara, dena joan da ondo, baina orain umezurtz gelditu gara. Nik dagoeneko 80 urte ditut eta orain ordezko zuzendari nagusi baten bila gabiltza.
Berari eskainiko diozu saria datorren ingandeko ekitaldian?
Berrogeita hamar urtetan ONAk egin duen ibilbide oparoaren berri emateko asmoa dugu Arriaga Antzokian. Denbora tarte luze horretan pasatu denaren inguruan egingo dugu berba.
Aldaketa handiak izan dira 50 urtetan elektrohigaduraren munduan eta zuek horretara moldatzeko abilezia izan duzue, zertan dira gauzak gaur egun?
Ez pentsa gaur egun makina-erremintaren sektorea ondo dagoenik. Txina, India... lehiakortasun handia dago eta horiekin batera atzetik aurrera datozen Rumania, Polonia... daude. Denak diruari begira daude, ea noiz jasotzen duten zerbait egiten hasteko agindua. Ez dakit etorkizunean zer aurkituko dugun, baina orain oso zail dago dena.
Zuk zeuk sortutako enpresa da ONA Elektroerosion. Hastea izan zen denetan zailena?
1952. urtean sortu genuen gaur munduan ezaguna den elektrohigadura enpresa. Santa Anako elizaren aurrean hasi ginen, 32 metro koadroko leku txiki batean. Gero, apurka-apurka hasteko aukera izan genuen. Inork egiten ez zituen gauzak lantzen genituen, beti ezberdinak. Hori izan da gure sekretua. Azkenean elektrohigadura azaldu zen gure begien aurrean eta horretara bideratu genituen geure ahaleginak.
Hemen, Euskal Herrian, existitzen ez zen industria izanik, zein izan zenuten ispilu?
Enpresa sortu eta handik gutxira Japoniara joan nintzen elektrohigaduraren mundua zertan zen ikusi eta ikasteko. Lehenengo eskemak, aldiz, errusiarrek egin zituzten, baina horiek sustantzia bakoak ziren. Hemen izan genuen gure artean errusiar bat, Lazarenko uste dut dei-tzen zela, baina ez zuten gauza handirik egin. Formula ba-tzuk eta ezer gu-txi gehiago.
Zenbat laguneko enpresa da ONA Elektroerosion?
150 langile inguru ditugu. Enpresa handia da.
Konpetentzia handia dela diozu, horri aurre egiteko Ikerketa eta Garapenera zer baliabide bideratzen dituzue?
Elektrohigadura makinak egiteaz gain, garapenera zuzentzen ditugu gure ahaleginetako asko. Hain zuzen, gure baliabideen %10a I+Gra bideratzen dugu.
Dena etorkizunera begira, beste 50 urteri aurre egiteko prest?
Enpresak bai, baina nik ez dut jada denbora askorik. Maiatzean beteko ditut 80, zuk esango didazu orduan! (barre egiten du). Goikoak "beno txo-txo, nahikoa egin duzu hor behean", esaten duenera arte segituko dugu hemen. |
|