DEIA
Registro | Conectar
ULTIMA HORA EDICIÓN IMPRESA SUPLEMENTOS ESPECIALES CANALES SERVICIOS
07-02-2006
Herrialdeak Gizartea Iritzia Politika Mundua Ekonomia Kirolak Begira Telebista Azkena
Iritzia
Gutunak
El chiste
Gure Iritzia
Liberad Gibraltar
Revista de prensa
Los fiscales ponen pie en pared
Itxura aldaketak
Dicen...
Zirrikituetatik begira
Itxura aldaketak
Ixiar Rozas
Mazunten bada beti beste zerbaitetan bilakatzen den zerbait, etengabeko metamorfosi antzeko bat. Soilaren sukaldean esaterako, non egurrezkoak diren paretak, lurrezkoa zorua eta zaharrak lapikoak, jakiak baino gehiago prestatzen dira. Bestela ezin ulertu Soilak prestatzen duen muxar gazi gozoa nondik datorren.

Mazunten, jakien eta animalien transformazioa ez da bakarrik sukaldeetan gertatzen, alabaina. Urtean behin, itsasoak eta arrainek kolore fosforeszenteak hartzen dituzte. Egunean zehar algek pilatutako eguzkiaren argiarengatik gertatzen omen da. Eta gauez itsasoa ukitzerakoan argitu egiten da ura, argitu egiten dira arrainak. Edozein gorputz atalarekin ukituta ere gertatzen da hori. Herritik oso gertu, majagua izeneko lorea horia da goizez, gorria arratsez.

Mazunteko badiara iristen dira dortokak urtean behin arrautzak ipintzera. Badia inguratzen duten muinoek krokodrilo itxura dute eta itsas-ertzetik gertuen dauden arrokek, berriz, Giacome-ttiren eskulturen formak, etengabeko txuraldaketa batean. Urrunean haitz zuri bat ageri da, zuri egoten da urte osoan, begiratzen duzun distantziatik begira-tzen duzula, hegaztien goroztiengatik.

Mazunteko palmerek beren ilajerekin laztantzen dituzte amestera ausartu diren mexikarren burutapenak. Eta bertakoek diotenez, beste zerbait bilakatzen dira amesten dutenek, inoiz bezperan iragarritako iraultzetan bezala. Hitzek ere beste hizkuntzetan mozorrotzen dira, etengabeko jarioan.

Punta Cometa deitzen den itsas-muturrerako bidean dago hilerria, eta beharbada goizegi hildako guztien omenez hazi da hainbeste Puntako bidean dagoen organo zuhaitz sendoa. Luze doa gora, mendeetan egon da mutur honetako hondartza txikiei eta zaldiekin batera bazkatzen duten astoei begira.

Puntatik arratsak ere norberak irudikatzen dituen formak hartzen ditu, eta izen egokien bila haste da. Zakurraren hondartza, Pessoa hondar-tza, mirarien hondartza. Egunero izen desberdina hartzen dute muturraren inguruko kalek. Eta bakardadea akurraren urrats bilakatzen da hondarrean, urak ezabatzen duena.
PROMOCIONES  
LA TOALLA DE LAS FEDERACIONES VASCAS
Consiguela ahora en nuestra oficina comercial de Indautxu.
MARCANDO TENDENCIA
Este verano llénate de vida con este conjunto de pulsera, collar y pendientes.
LIGA DEIA F-7
Abierto el plazo de inscripción para la próxima temporada 08/09. Toda al información.
SUSCRIPCIÓN A DEIA PAPEL
Subscríbase a DEIA para recibir nuestro periódico todos los días en su casa
Más promociones...
Acerca de Deia Suscríbase al periódico DEIA Promociones Publicidad Contacto Mapa web Añadir a favoritos
© Editorial Iparraguirre  |  Aviso Legal  |  Privacidad
Enlaces recomendados: Peluquerías | Pintores | Muebles de cocina | Casa rural | Apartahoteles | Informática | Pisos e imbobiliarias | Tiendas de deportes | Hogar y reformas | Electrodomésticos | Concesionarios | Traducción | Farmacias | Floristerías | Agencias de viaje | Psicólogos | Hoteles en Navarra | Piscinas | Seguros | Abogados | Trabajo | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |