DEIA
Registro | Conectar
ULTIMA HORA EDICIÓN IMPRESA SUPLEMENTOS ESPECIALES CANALES SERVICIOS
01-03-2006
Herrialdeak Gizartea Iritzia Politika Mundua Ekonomia Kirolak Begira Telebista Azkena
Iritzia
Gutunak
Un ‘‘populismo’’ legítimo y respetable
Últimas trincheras
Gure Iritzia
Lo que sobra y lo que falta
La paz es negociable
Revista de prensa
Voces y silencios
Beno, orduan bat bakarrik
Dicen...
Zirrikituetatik begira
Beno, orduan bat bakarrik
Belen Aizpurua
Javier zuen izena gure alboko etxean bizi zen mutil koskorrak, baina Mamarru deitzen genion zomorroekiko zuen zaletasunagatik. Eskolan artean hasia ez zenez, eguna bakarrik pasatzen zuen baserrian lurreko eta aireko zomorroak harrapatzen, hauekin jolasten ematen zuela egunaren erdia. Nire laguna zen oso, nik istorioak kontatzea gustatzen zitzaion eta esaten zidan ez zitzaiola inporta hauek benetakoak ala gezurretakoak izango ziren. Istorio politak, aizu, horiek kontatu! esaten zidan.

Behin, neguko egun hotz horietako batzuetan, tenperatura asko jaitsi zen eta elurra noiz hasiko zain geunden. Halakoa izan zen egiten zuen hotza, bi egunetan putzu zuloak izoztuta egon zirela, baita eguerdian ere. Hirugarreneko eguna ere gris eta triste jaio zen eta nire aitonak elur denbora zela esan zuen. Goizeko bederatzietan hasi ziren elur malutak erortzen eta mara-mara segitu zuen eguerdira arte.

Eguerdian etxera bueltatzerakoan, bazkaldu aurretik, baratzetik buelta bat eman nuen, eta han ikusi nuen Mamarru elurrezko panpin batekin jolasten. Oso pozik zegoen. Berarengana hurbildu nintzenenean korrika etorri zitzaidan zerbait kontatzera. -Ezetz jakin zer ikusi dudan oraintxe bertan? Esan zidan. Ez nekiela, erantzun nion. Eta bere onetik irtenda adierazi zidan ez nuela sinetsiko. Nire kuriositatea piztea eta bere urduritasuna kutsatzea lortu zuen.

Kontatu zidan ordubete eskas zela, baratzetik zebilenean bat-batean mugitzen ziren bi gauza handi ikusi zituela. Hurbildu egin zela, eta -Ezetz jakin zer ziren?: bi otso! -Bi otso? Erantzun nion harridura aurpegia jarriz, berak esandakoa ezin nuela sinetsi konturarazi nahian. Mutil koskorra, une batean, isilik geratu zen eta gero esan zidan, -ziurrenik menditik jaitsiko ziren. -Bi otso, ez, ez dut sinesten! esan nion.

Pentsakor geratu zen, zer esango pentsatzen. Derrepente hitz egin eta zera esan zidan: beno, orduan bat bakarrik! Eta begira gelditu zitzaidan nik zer esango nion zain, ea horrela konbentzitzen ninduen. Baina nik ez nion ezer esan. Zer esan behar nion hitzik gabe utzi ninduen eta.
PROMOCIONES  
CUENTOS DISNEY
Colección de cuentos ilustrados con los personajes de disney, actividades y juegos a todo color.
GALERÍA DE ARTE VASCO
Gratis con DEIA llevate la más grandiosa colección de arte del País Vasco.
EMOCIÓNATE CON KARAJAN
DEIA te ofrece una edición especial con los conciertos más emblemáticos de Karajan.
DISCOGRAFÍA DE QUEEN
DEIA te ofrece la discografía de QUEEN en exclusivos CD libros.
Más promociones...
Acerca de Deia Suscríbase al periódico DEIA Promociones Publicidad Contacto Mapa web Añadir a favoritos
© Editorial Iparraguirre  |  Aviso Legal  |  Privacidad
Enlaces recomendados: Peluquerías | Pintores | Muebles de cocina | Casa rural | Apartahoteles | Informática | Pisos e imbobiliarias | Tiendas de deportes | Hogar y reformas | Electrodomésticos | Concesionarios | Traducción | Farmacias | Floristerías | Agencias de viaje | Psicólogos | Hoteles en Navarra | Piscinas | Seguros | Abogados | Trabajo | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |