DEIA
Registro | Conectar
ULTIMA HORA EDICIÓN IMPRESA SUPLEMENTOS ESPECIALES CANALES SERVICIOS
23-05-2006
Herrialdeak Gizartea Iritzia Politika Mundua Ekonomia Kirolak Begira Telebista Azkena
Iritzia
Gutunak
Secularización e Iglesia
Tiempo muerto
Gure Iritzia
Montenegro, España y el reino Unido
Revista de prensa
¿Por qué se cabrea Solana?
Bidezidorrak
Dicen...
Zirrikituetatik begira
Bidezidorrak
Ixiar Rozas
"Bidexka batean ibiltzea bertatik igaro direnen urratsak zeharkatzea da. Bere trazu zehatzak, marraztu eta desmarrazten dena, gizon-emakumeen harremanen joan etorrien istorioa markatzen du. Lurraldea deitzen diote nekazari herri zaharrenek bere ehunaren diseinuari", idazten du Ramón Vera mexikarrak Veredas, "Historias en los filos del mundo" liburuan. Azaleko argazkia Cañón Zapata izeneko gunean aterata dago, autoaren barruan mugaren zaindaria, leihoa jaitsita du, ukabila leihotik kanpora harro, zerbait ari da esaten deiadarka. Leihoz bestaldera, istorio guztiek ezkutatu behar dutena. Mexiko eta Estatu Batuen artean dauden ehunka kilometroko harresia zeharkatzen saiatzen direnen egunero bizi duten irudia. Arizonako harresiak bakarrik 500 kilometro ditu. Muga esangaitz horretan dramez betetako une ahaztezinak grabatu zituen Chantal Akerman zinegile belgikarrak, igarotze eta itxarote uneak kamararekin harrapatu ohi dituenak, De l´autre côte dokumentalean.

Ahozkotasunez betetako istorioak azaltzen ditu Ramón Verak liburuan zehar, hitza pertsonaien ahotik zuzenean dator irakurlearengana, narratzaile bilakatzen du istorio bakoitzaren protagonista, eta idazlearena, luma baino, grabagailua dirudi, azken finean istorioekin musikarekin bezalaxe gerta-tzen baita. Liburuaren hasieran dauden aipuetako batean honela dio Tom Waits musikariak: "Ontzi bitxiak dira, azkar mugitzen dira… Eta ez badituzu harrapatzen euren bidea jarraitzen dute".

Veredas-eko bidezidorrak eguneroko istorioez beteta daude, izan ere, Ramónek berak idazten duen bezala, "Batzuetan iruditzen zait istorioak eskusoinuak bezalakoak direla eta gure hondartzetan pilatzen ditugula haiek biziarazteko, behin eta berriro haien hotsa entzuteko. Istorio horietako bakoitza ibiltzeke geratzen den zidorra da". Mexikoko mugaz gaindi, Brasil, Europa edo Estatu Batuetara garamatza idazleak. Bidezidorretako bat, esaterako, New Yorkeko Central Parkean amaitzen da, ezkutuko maitasun bat zeharkatzen du, Verak, lurrarekiko, gizon-emakumeekiko, eta, batez ere, egunero eskubideak urratuta dituzten komunitateei agertzen dien maitasun berarekin.
PROMOCIONES  
HAURRENTZAKO ZINEMA
DEIAk haurrentzako DVD bilduma berria auzkezten dizu, fantasiaz beteriko hamar kontakizun.
PORTÁTIL AIRIS
Sólo con DEIA este portátil a 0€ adquiriendo 36 meses de conexión a internet 3G.
EMOCIÓNATE CON KARAJAN
DEIA te ofrece una edición especial con los conciertos más emblemáticos de Karajan.
TU COFFEE SHOP EN CASA
Consigue con DEIA esta fantástica cafetera y saborea deliciosos espressos.
Más promociones...
Acerca de Deia Suscríbase al periódico DEIA Promociones Publicidad Contacto Mapa web Añadir a favoritos
© Editorial Iparraguirre  |  Aviso Legal  |  Privacidad
Enlaces recomendados: Peluquerías | Pintores | Muebles de cocina | Casa rural | Apartahoteles | Informática | Pisos e imbobiliarias | Tiendas de deportes | Hogar y reformas | Electrodomésticos | Concesionarios | Traducción | Farmacias | Floristerías | Agencias de viaje | Psicólogos | Hoteles en Navarra | Piscinas | Seguros | Abogados | Trabajo | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona | Hosting |