 |
|
|
 |
Topagunekoak atzo Bilboko Kafe Antzokian. |
|
|
|
Euskal Herria Zuzenean jaialdian laguntzaile aritzeko deialdia zabaldu du Topaguneak
|
|
Aurtengo festa ekainaren 30etik uztailaren 2ra izango da Zuberoako Idauze Mendin, (Mendikote eta Ozaze artean)
|
 |
|
S. Atutxa Bilbo
|
 |
EUSKAL Herria Zuzenean festibala ekainaren 30ean eta uztailaren 1, eta 2an Zuberoako Idauze Mendin (Mendikota eta Ozaze artean) burutuko da aurten ere.
Euskal Herria Zuzenean elkarteak urtero-urtero Ipar Euskal Herrian antolatzen duen Euskal Herria Zuzenean jaialdiak hamaika urte beteko ditu aurten. Aurreko edizioetan bezalaxe, aurten ere Topaguneak bat egin du ekimenarekin, eta jaialdia antolatzeko ezinbestekoak diren laguntzaileak biltzeko ahalegin berezia egingo du.
1995.ean izan zen Euskal Herria Zuzenean jaialdiaren lehen edizioa. Orduan, 400 laguntzaile inguru biltzea aurrikusten zen eta 500 bildu ziren, 7.000 ikuslerekin batera. Azken urteetan 30.000 bisitari bildu izan ditu festibalak Arrosako Sohatian eta 1.000 laguntzaile. Azken hauek dira jaialdia zutik mantentzen dutenak. Arrosako Sohatiako soro miresgarrietan zor-tzi urte pasa ondoren Euskal Herri osoan ezaguna den Euskal Herria Zuzenean festibalak, hegaldi berri bat hartu du.
«Gaur ere bai motibazioa eta gogo on berdinek anima-tzen gaituzte», adierazi zuten atzoko prentsaurrekoan Topaguneko kideek.
«Euskal Herria Zuzenean musika eta kultura festibala da».
Euskal Herria Zuzenean festibala sortu zenetik Herrien Eurock-a world Companyren aurka izan du lelo nagusia. Dirulaguntzarik gabeko dinamika independientea, minorizaturiko herri eta kulturen aldeko topagune den antolakuntza librea du.
Etengabe gora
Topaguneak 2001ean hartu zuen parte lehenengo aldiz jaialdiaren laguntzaile gisa, eta orduan 22 lagun bidali zituen jaialdian laguntzera. Kopuruak etengabe egin du gora harez geroztik, iazko 103ra iritsi arte.
Topaguneak orain arte lortutako laguntzaile gehienak bizkaitarrak eta gipuzkoarrak izan direnez, aurten ahelegin berezia egingo da Nafarroa eta Arabako gazteak ere animatu eta iazko kopurua txiki uzteko aurtengoaren aldean. |
|