|
"Chiloé", bidaiak eta kultura uztar-tzen dituen saioa itzuliko da gaur Euskal Telebistako lehen katera. Hirugarren denboraldiak zortzi atal berri eskainiko ditu, eta honako honetan Maider Egues aurkezleak munduko hainbat uharte ezberdin bisitatuko ditu. Madeira, Aruba, Malta, Txipre eta Irlandako paisaiarik eder eta ikusgarrienak bilduko dituzte. Berrikuntza garrantzitsua ekarriko du, gainera, erreportaje sortak, filmatzeko formatu berria erabili baitu. Izan ere HDV sistema estreinatuko du; kalitate handiko irudia eta soinua, tresneria arinarekin uztartzen ditu. Portugalgo Madeira izango da Maider Eguesek erakutsiko duen lehenbiziko uhartea. |