 |
|
|
 |
Zornotzako alkatea eta euskaltzainburua, atzoko ekitaldian. R. Zarrabeitia |
|
|
|
Zornotzako Udalak eta Euskaltzaindiak lankidetza hitzarmena sinatu dute
|
|
Akordioak herriko toponimia finkatu, arautu eta normalizatu izango du xede nagusia
|
 |
|
I. G. Bilbo
|
 |
Lankidetza hitzarmena sinatu dute Zornotzako Udalak eta Euskaltzaindiak. Hitzarmen horren xedea honako hauxe da: Zornotzako toponimoak eta herriko ageriko hizkuntza-paisajea normalizatzea. Hala bada, Zornotzako toponimia ikertzeko eta arautzeko, beka-deialdi bat atera du Udalak. Rakel Iruarrizaga eta Ane Olabarri ikerlariek eskuratu dute eta Euskal-tzaindiaren zuzendaritzapean ari dira lanean.
Atzo sinatu den hitzarmenaren arabera, Euskaltzaindiaren eginkizunik nagusiena izango da, toponimia bildu, finkatu, arautu eta normalizatzeari dagokionean aholkuak eta irizpenak eskaintzea. Izan ere, berari dagozkio ikerketaren zuzendaritza eta aholkularitza zereginak. Horretarako guztirako, zuzendari bat izendatu du: Iratxe Lasa Onomastika batzordeko aholkularia. Esan bezala, ikerketa-lana martxan da. Orain arte, lan honi begira eratutako datu-basea elikatzen hasteko, argitalpenetako toponimoak biltzen hasi dira ikerlariak. Bestalde, bilketa-fasea behar bezala burutu ahal izateko, herria auzoka antolatzen dihardute Iruarrizagak eta Olabarrik. |
|