DEIA
Registro | Conectar
ULTIMA HORA EDICIÓN IMPRESA SUPLEMENTOS ESPECIALES CANALES SERVICIOS
25-05-2006
Herrialdeak Gizartea Iritzia Politika Mundua Ekonomia Kirolak Begira Telebista Azkena
MÁS INFORMACIÓN
Erronkak
Kostaldea
Un sistema flexible de estabilización evitará corrimientos de tierra en Ea
El Ayuntamiento de Gernika-Lumo realizará mejoras en el barrio de Lumo
Gernika-Lumo dispone de diez paneles informativos para colocar publicidad
Orkatz Beitia y Martin Berasategi serán los premios Ondarruko Arraina y Urrezko Antxoa
Lea Artibai Ikastetxeak bere urteurrenak ospatzen ditu gaur, Ibarretxe lehendakariarekin
El euskaltegi gernikarra dispondrá de ascensor el próximo curso
La asociación Gure Dendak llama a cerrar los comercios hoy en Lea-Artibai
Lea Artibai Ikastetxeak bere urteurrenak ospatzen ditu gaur, Ibarretxe lehendakariarekin
30 urte betetzen dira ikastetxea kooperatiba bihurtu zenetik eta 2007an 50 beteko dira "Eskola Zaharra"k jarduera hasi zuenetik
I. Alberdi Markina-Xemein
GAUR Lea-Artibai ikastetxeak bi urteurren ospatuko ditu batera. Izan ere, orain dela 30 urte ikastetxea kooperatiba bihurtu zen eta datorren urtean 50 beteko dira ikastetxea martxan jarri zenetik. Efemeride hau ospatzeko hainbat ekitaldi antolatu dituzte ikastetxeko arduradunek eta, guztien artean, Ibarre-txe lehendakariaren presentzia nabarmentzen da.

Goizeko 11.30ean egingo zaio harrera eliza atzeko aparkalekuan eta bertan izango dira Jose Luis Olasolo, Lea Artibai ikastetxeko lehendakaria; Mikel Gorostizaga, ikastetxeko zuzendaria; Jesus Catania, MCCko lehendakaria; Julio Artetxe, Bizkaiko Foru Aldundiko Lan eta Trebakuntzako foru diputatua; eta Javier Alberdi, Markina-Xemeingo alkatea. Ekitaldian Tontxu Campos Hezkuntza sailburua ere izango da.

Ekitaldia Esperanza eraikinean izango da. Bertan harrerako aurreskua egingo zaio lehendakariari. Lehena Jose Luis Olasolo izango da eta eskolaren errepaso historikoa egin eta eskualdearen garapenerako zer suposatu duen azalduko du. Ondoren Mikel Gorostizaga zuzendariak eskolaren etorkizuneko erronkak aurkeztuko ditu. Hitza hartuko dute ere Julio Artetxek eta Jesus Cataniak.

Azken hizlaria Ibarretxe bera izango da, baina bere parte har-tzearen aurretik oroigarri ba-tzuk banatuko dizkie ikastetxearen historian laguntza handia eman duten erakundeen ordezkariei: ikastetxeko langile eta langile ohiei, Markina-Xemeingo alkate eta alkate ohiei, Artezkaritza Kontseiluko kideei, zuzendari ohiei, amankomunazgoko lehendakari ohiei, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari, MCCri eta Lea Artibaiko mugimendu kooperatibistari.
PROMOCIONES  
HAURRENTZAKO ZINEMA
DEIAk haurrentzako DVD bilduma berria auzkezten dizu, fantasiaz beteriko hamar kontakizun.
PORTÁTIL AIRIS
Sólo con DEIA este portátil a 0€ adquiriendo 36 meses de conexión a internet 3G.
EMOCIÓNATE CON KARAJAN
DEIA te ofrece una edición especial con los conciertos más emblemáticos de Karajan.
TU COFFEE SHOP EN CASA
Consigue con DEIA esta fantástica cafetera y saborea deliciosos espressos.
Más promociones...
Acerca de Deia Suscríbase al periódico DEIA Promociones Publicidad Contacto Mapa web Añadir a favoritos
© Editorial Iparraguirre  |  Aviso Legal  |  Privacidad
Enlaces recomendados: Peluquerías | Pintores | Muebles de cocina | Casa rural | Apartahoteles | Informática | Pisos e imbobiliarias | Tiendas de deportes | Hogar y reformas | Electrodomésticos | Concesionarios | Traducción | Farmacias | Floristerías | Agencias de viaje | Psicólogos | Hoteles en Navarra | Piscinas | Seguros | Abogados | Trabajo | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona | Hosting |