BermeokoUdalak, Udalerri euskadunen mankomunitateak (UEMA) antolatutako Euskal Herriko bigarren SMS lehiaketarako deialdia luzatu du herriko gazteen artean. Aurten "Esaiozu ezetz" lelopean, sakeleko telefono mezuak 5649 zenbakira bialdu beharko dira txapelketan parte hartzeko. Lehiaketa ekaineko lehen egunerako izango da martxan, eta epea hilabetea bukatu arte izango da.
Lehiaketaren euskarri nagusia www.smsariketa.org webgunea izango da, iazko moduan. UEMAk gazteek zein helduek euskeraz jolas eta hitz egin dezaten antolatzen du SMS txapelketa. Laguntzaile moduan Urtxin-txa, Gaztetxulo aldizkaria, Bizkaiko Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritzako kultura saila ageri dira.
Ekainean, mezuak hartu ostean, epaimahai batek astebeteko epean onenak aukeratuko ditu. Sariak lortzeko aukera ere badago. Besteak beste, eskuko ordenagailu bat, Internet tableta, kamera digitalak, mahai jolasak edota MP3ak emango dizkie UEMAk irabazleei. |