DEIA
Registro | Conectar
ULTIMA HORA EDICIÓN IMPRESA SUPLEMENTOS ESPECIALES CANALES SERVICIOS
28-05-2006
Herrialdeak Gizartea Iritzia Politika Mundua Ekonomia Kirolak Begira Telebista Azkena
Iritzia
Gutunak
Montenegro como ejemplo
Monopolizar el proceso de paz
Gure Iritzia
El icono
Por un modelo de comercio urbano
Revista de prensa
Al parecer fue el huevo
"telefonoa euskaraz"
Dicen...
Zirrikituetatik begira
"telefonoa euskaraz"
Mikel Atxaga
TELEFONOA EUSKARAZ kanpaina jarri du abian Kontseiluak». Hori irakurri orduko bi gertaera bururatu zaizkit. Franco hil ondoko urteren bat zen. Egunero manifestaldiren bat edo grebaren bat bagenuen orduan. Jai bezpera eta jai biharamun guztietan kaleratzen ziren ikasleak. Pasai aldeko greba zen. Informazio bila Trintxerpeko ELAra deitu nuen. «Egunon», egin nion diosala telefonoa hartu zidanari. «No está» erantzun zidan arrapaladan, izen hartako inor ez baitzuen ezagutzen.

Hogeita hamarren bat urte geroago, orain dela egun gutxi, Iruñeko kaputxinoetara deitu nion lagun bati. «Gabon» adeitsuz agurtu nuen telefonoa hartu zuena. «Se ha equivocado» erantzun zidan, lehor. Hau duk hainbeste euskaltzale jakintsu zituen anaidiaren abelera, pentsatu nuen. Komentuetan ere gerraren eta diktaduraren ondorio gogorrik jasan bazen kaputxinoetan jasan zen. Atzerrirako bidea hartu behar izan zuten gehienek. Euskaltzale jakintsuen leinua aita Ondarrarekin bukatu zen, agian. Euskara bizirik den Nafarroako kaputxinoen etxe nagusian euskara arrotz gertatzeraino itzali baita euskaltzaletasuna. Ezagutzen ditudan euskaltzale jatorrek debekatzen didate gorrotatzeraino heldu direla pentsatzea, nahiz eta «telefonistaren» ahots lehorrak horretarako biderik eman.

Ez dira, jakina, euskaraz diosala egin bezain azkar, «se ha equivocado» erantzuten duten bakarrak. Badira telefonoa hartu eta beti erdaraz hasten diren euskaldunak. Mezua grabatzera erdaraz gonbidatzen zaituzten erantzungailuak ere asko dira euskaldunen eta euskaltzaleen artean. Baita mezua erdaraz uzten dutenak ere. Zoritxarrez, telefonoa bera da erdalduna askorentzat. Ez dute euskaraz egin dezakeenik uste. Kuartelean bezalaxe, telefonoan ere, badaezpada, erdaraz egin behar dela iruditzen zaie. Horrenbesterainoxe daude hezurretaraino sartuak ohiturak eta beldurrak. Harritzekoa al da telefono-zerbitzu enpresa bakar batek ere euskara ez ezartzea?
PROMOCIONES  
HAURRENTZAKO ZINEMA
DEIAk haurrentzako DVD bilduma berria auzkezten dizu, fantasiaz beteriko hamar kontakizun.
PORTÁTIL AIRIS
Sólo con DEIA este portátil a 0€ adquiriendo 36 meses de conexión a internet 3G.
EMOCIÓNATE CON KARAJAN
DEIA te ofrece una edición especial con los conciertos más emblemáticos de Karajan.
TU COFFEE SHOP EN CASA
Consigue con DEIA esta fantástica cafetera y saborea deliciosos espressos.
Más promociones...
Acerca de Deia Suscríbase al periódico DEIA Promociones Publicidad Contacto Mapa web Añadir a favoritos
© Editorial Iparraguirre  |  Aviso Legal  |  Privacidad
Enlaces recomendados: Peluquerías | Pintores | Muebles de cocina | Casa rural | Apartahoteles | Informática | Pisos e imbobiliarias | Tiendas de deportes | Hogar y reformas | Electrodomésticos | Concesionarios | Traducción | Farmacias | Floristerías | Agencias de viaje | Psicólogos | Hoteles en Navarra | Piscinas | Seguros | Abogados | Trabajo | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona | Hosting |