|
|
|
Biarritz Olympiquek eta Tolosak jokatuko dute Frantziako txapelketa
|
 |
|
Franck Dolosor Baiona
|
 |
Errugbyzaleek hitzordu garrantzitsua izanen dute gaur arratsaldez TOP 14ko finala jokatuko baitute Parisen Biarritz Olympique eta Okzitaniako Tolosa taldeek. Partidua arratsaldeko 17:45ean jokatuko da Parisko Stade de France zelai ospe-tsuan. Lehia biziki estua izanen da bi taldeak momentuko onenak direlako. Biarritz Olympique lau aldiz izan da jadanik txapeldun eta Tolosa, aldiz, 16.
Miarritzen eta ia ia Ipar Euskal Herri osoan milaka lagun prestatu dira Parisera joateko. Hamar mila lagun inguruk eginen dute bidaia beren taldea sostengatzeko. Helburua Brennus-en ikur magikoa bosgarren aldiz Euskal Herrira ekartzea izanen da.
Duela bi aste Europako kopako finala galdu zuten Miarritzeko mutilek. Irlandako Munster nagusitu zitzaien 23-19. Orduko porrotaren ondotik, lapurtarrak indarberriturik daude. Frantziako txapelketako finalerdia irabazi zuten Perpinyanen aurka eta gaur tolosarrak menderatzea saiatuko dira. |
|