 |
|
|
 |
Joxe Felipe Auzmendi |
|
|
TELEVISIÓN
|
|
|
|
|
|
|
Joxe Felipe Auzmendik aurkeztuko du aurki ETBk emango duen "Erletxea" lehiaketa
|
|
Biziraupen saio berriak hamasei lehiakide izango ditu eta abentura, biziraupena eta elkarbizitza uztartuko ditu
|
 |
|
Agentziak Bilbo
|
 |
Joxe Felipe Auzmendi izango da "Erletxea" Euskal Telebista prestatzen ari den biziraupen saio berriaren aurkezle. Bertan hamasei lehiakide izango dira, zortzi laguneko bi taldetan banatuta. Talde bakoitza herri abandonatu batean biziko da, gure gizarte modernotik urrun, eta garai bateko bizitzara egokitzen jakin beharko du aurrera egin ahal izateko.
Hamaika saio eta ekitaldi aurkeztu du Joxe Felipe Auzmendik Euskal Telebistan, zerrenda luzea osatzeraino: "Izar Bila", "Txandaka", "Bila dabilena", "Gezurra N nagusi", "22ra", "Jaiak", "Telletxea's txou", "Hori da Arrazoia" eta "Cosas de Dos" programak, besteak beste.
"Erletxea"n parte hartu nahi dutenek beste lagun batzuekin bizitzeko prest egon beharko dute, eta abenturazalea izan. Izena emateko 905.44.50.13 telefonora deitu beharko dute edo erletxea@eitb.com helbidera idatzi. Berrikuntza moduan, gainera, bikoteka (lagunak, bikotea, senideak…) parte hartzeko aukera dago. Lehiakideak mundutik isolatuta biziko dira, eguneroko giro zalapartatsua eta estresa ahaztuta. Antzinako bizimodura hobekien egokitzen dena izango da irabazlea. Ez da araurik egongo, herri bakoitzak bere legeak ezarriko ditu eta bere baliabide propioak izango ditu. "Erletxea" ez da lehiakide kirolzaleentzako soilik izango. Elkarbizitzari neurria har-tzeko programa izango da; adin guztietako partaideen arteko harreman pertsonalek garrantzi izugarria izango dute. |
|