DEIA
Registro | Conectar
ULTIMA HORA EDICIÓN IMPRESA SUPLEMENTOS ESPECIALES CANALES SERVICIOS
19-06-2006
Herrialdeak Gizartea Iritzia Politika Mundua Ekonomia Kirolak Begira Telebista Azkena
Iritzia
Gutunak
Iglesia y unidad de "España"
Delirium tremens
Gure Iritzia
Recorte perdido pero recordado
La cadena
Revista de prensa
El rostro de los monstruos
Odola eman, ez kendu
Dicen...
Zirrikituetatik begira
Odola eman, ez kendu
Amatiño
"Aterpe 1936"elkarteak deituta, 1936-39ko gerran trintxera berean elkarrekin parte hartu zuten hainbat miliziano, sozialista, abertzale, anarkista eta beraien senideak bildu ziren atzo Artxandan. Baita elkarrekin Eusko Gudarien ereserkia abestu ere.

Hamabost urte nituen nik (1960) lehen aldiz Eusko Gudarien kanta nere gelakide bati entzun nionean Bilboko Komerzio Eskolan. Buruz ikasi nezan ehundaka bider kantatu arazi nion gizajoari, bai nere belarria orain bezain motza zelako orduan ere, eta baita jakin ere bagenekielako, inork esan beharrik gabe, kontu haiek ez zirela inon apuntatzekoak: "Eusko gudariak gara, Euskadi askatzeko, gerturik daukagu odola bere alde emateko".

Geroztik, 1936-39ko gerra hura ezagutu ez zuen jende armatua izan da gure artean, euren burua ere gudaritzat agertu nahi izan dutenak, aurreko gudarien lekukotasuna euren gain hartu gurarik edo. Ez dut nik inoren estrategiarik ukatuko, baina bistakoa da sasigudari-andana honek ez duela kantaren letrarik aztertu edo, gutxienez, pasa-misi egin diela kantaren letra zein espirituari.

Zer gerta ere, ez dut nik esango oraintsu arte armetan jarriak aritu izan diren horiek "Euskadi askatzeko eusko gudariak" izan ez direnik, baina inork ez dit gero sinestaraziko euren "odola ematearekin" konformatu direnik. 1969tik honako "gudariek" euren odola eman ezezik, eskatu ere eskatu dute, bortxaz eta mehatxuz eskatu ere eta, are onartezinago, baita makinatxo bati odola kendu ere.

Segurutik hauxe da, laburbilduz, lehengo eta oraingo "gudarien" arteko deiferentziarik handiena. 1936-39ko gerrako gudariak, kantak dioen bezala, euren odola emateko gerturik azaldu zirela eta 1969tik honakoak, berriz, baita inori kentzeko prest ere. Lehenengoek faszisten kontra defenditu zuten Euskadik demokrata eta askatzaile guztien ohore historikoa irabazi zuen. Bigarrenek demokraten kontra aldarrikatu izan duten Euskadik, aldiz, ezkutatu beharreko lotsa historikoa baino ez.
PROMOCIONES  
COLECCIÓN HITCHCOCK
Disfrute cada sábado con las 14 obras fundamentales de Sir Alfred Hitchcock.
PORTÁTIL AIRIS
Sólo con DEIA este portátil a 0€ adquiriendo 36 meses de conexión a internet 3G.
EMOCIÓNATE CON KARAJAN
DEIA te ofrece una edición especial con los conciertos más emblemáticos de Karajan.
CÁMARA DIGITAL AIRIS
Captura tus mejores momentos con DEIA.
Más promociones...
Acerca de Deia Suscríbase al periódico DEIA Promociones Publicidad Contacto Mapa web Añadir a favoritos
© Editorial Iparraguirre  |  Aviso Legal  |  Privacidad
Enlaces recomendados: Peluquerías | Pintores | Muebles de cocina | Casa rural | Apartahoteles | Informática | Pisos e imbobiliarias | Tiendas de deportes | Hogar y reformas | Electrodomésticos | Concesionarios | Traducción | Farmacias | Floristerías | Agencias de viaje | Psicólogos | Hoteles en Navarra | Piscinas | Seguros | Abogados | Trabajo | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona | Hosting |