DEIA
Registro | Conectar
ULTIMA HORA EDICIÓN IMPRESA SUPLEMENTOS ESPECIALES CANALES SERVICIOS
24-06-2006
Herrialdeak Gizartea Iritzia Politika Mundua Ekonomia Kirolak D2 Begira Telebista Azkena
Iritzia
Gutunak
II República: intelectuales, sueños y diásporas
Gure Iritzia
Vuelven los reyes católicos
Revista de prensa
Petardos y confetis
ESKUZ ESKU
Dicen...
Zirrikituetatik begira
ESKUZ ESKU
Erramun Osa
Derrigorrezko irakaskuntzan baliatu beharreko testuliburuak doakoak izan beharko luketela-eta, badago egon eztabaida bazterretan. Proposatu den inguruabarrean doakotasun hori, posible ez ezik, desiragarria nola baita aproposa ote den, ostera, zalantza handiak ditut. Izan ere, baliabide ekonomiko urriak dituztelako hainbat familiak testuliburuak erosteko unean zailtasunak izanen dituztela jakinik, eta haiei aparteko arreta eskaini behar zaiela garbi edukirik, egoera orokorra ez da inolaz ere hori. Halaber, doako zerbitzua eskuratuta, erabiltzaileek, haurrak eta gazteak kasu honetan, are gehiago zaindu zein baloratuko dituzten ez dago garbi.

Aspalditik beste praktika bat hedatu da ikastetxe askotan, mailegu sistema hain zuzen, non, ikasturte bateko liburuak, hurrengoan, maila berean arituko direnentzat erabilgarri suertatzen diren. Gauzak horrela, liburuaren koste osoa hainbat ikasturtetan ordaintzea lortzen da, besteak beste, arreta, ardura eta horrelako zenbait balio hezitzaile landuz, bidenabar. Baina, aurrekoari ez ezik bestelakoei ere jarri behar zaie atentzioa. Sortzaile, argitaratzaile, banatzaile eta liburu denden katea izango litzateke horietako bat. Liburu gutxiago saltzen bada, askotariko kosteak hainbat edizioren artean estaltzeko tartea murriztu egingo litzateke, erabat, aipatutako katea dezente ahulduz eta bertako ekoizkinei aurrera egiteko bidea estutuz. Bada, halakorik gerta ez dadin, mailegu sistema bideratzeaz batera, laguntza lerro berezituak eta are oparoagoak zehaztu beharko lituzke Administrazioak, salmenta-sare eta erabiltzaile kopuru are zabalagoak dituzten kanpoko argitaratzaileei euskal hezkuntzan ia bakarrik aritzeko bidea zabal-zabalik utziko balitzaieke, bestela.

Baina aurrekoaz gainera, hezkuntza gaietan ia erabateko eskuduntza duen gure Administrazioak beste kontu bati ere jarri beharko lioke arreta are handiagoa, euskal curriculumari askotariko argitaletxeek ematen dioten trataerari, alegia. Gure artean baliatzen diren testuliburu batzuk eskutan, horiek denak Hezkuntza sailak ere onetsiak, ez dirudi Euskal Herrian bizi garenik eta bai, ostera Murtzian edo Madrilen.
PROMOCIONES  
HAURRENTZAKO ZINEMA
DEIAk haurrentzako DVD bilduma berria auzkezten dizu, fantasiaz beteriko hamar kontakizun.
PORTÁTIL AIRIS
Sólo con DEIA este portátil a 0€ adquiriendo 36 meses de conexión a internet 3G.
EMOCIÓNATE CON KARAJAN
DEIA te ofrece una edición especial con los conciertos más emblemáticos de Karajan.
TU COFFEE SHOP EN CASA
Consigue con DEIA esta fantástica cafetera y saborea deliciosos espressos.
Más promociones...
Acerca de Deia Suscríbase al periódico DEIA Promociones Publicidad Contacto Mapa web Añadir a favoritos
© Editorial Iparraguirre  |  Aviso Legal  |  Privacidad
Enlaces recomendados: Peluquerías | Pintores | Muebles de cocina | Casa rural | Apartahoteles | Informática | Pisos e imbobiliarias | Tiendas de deportes | Hogar y reformas | Electrodomésticos | Concesionarios | Traducción | Farmacias | Floristerías | Agencias de viaje | Psicólogos | Hoteles en Navarra | Piscinas | Seguros | Abogados | Trabajo | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona | Hosting |