DEIA
Registro | Conectar
ULTIMA HORA EDICIÓN IMPRESA SUPLEMENTOS ESPECIALES CANALES SERVICIOS
07-09-2006
Herrialdeak Gizartea Iritzia Politika Mundua Ekonomia Kirolak Begira Telebista Azkena
Iritzia
Gutunak
Un riñón por una huelga
Crisis en Eusko Alkartasuna
Gure Iritzia
Guerra de líbano y batalla de las termópilas
Acuerdo social
Revista de prensa
No está de llover
Euskal herrira bidaia
Dicen...
Zirrikituetatik begira
Euskal herrira bidaia
Josu Lartategi
Euskal Autonomia Elkarteko hainbat herritatik Nafarroako Foru Erkidegoko herri anitzetara bidaiatzea Espainiatik Euskal Herrira bidaiatzea dela konturatu da adiskide katalandar bat. Berriketa polit jostalaria izan dugu, Borgoniako ardo zuria eskuetan, eta agian ardoagatik izan da bereziki polit jostalaria. Aizue, esan dit, zuek kristoren problema duzue, ez soilik politikoa, ezpada kulturala, ze hor zehar pais baskoaz berbetan dabiltza beren burua baskotzat duten asko eta eskubide politikoak ukatzen zaizkien askoren laurdena ere ez dute euskal adierarik.

Zuek ere, esan diot, antzekorik baduzue, ze Bartzelonan auzo batetik bestera pasatzea Marokotik Kataluniara pasatzearen modukoa da. Kontua da, esan dit, gure kasuan marokoar asko, gazteak batik bat, hurbilago daudela katalan izatetik espainiar izatetik baino.

Zer esan nahi duzu, galdetu diot, gureetako asko espainiar izatetik hurbilago daudela, euskal izatetik baino? Jakina, erantzun dit, hain zuzen ere ez dira euskaldunak, baskoak baino, eta asko jota administratiboki euskal herritarrak direla esan daiteke, baina ez eurek esanda, euskal hiztunek kalifikatuta baino, eurek basko berba demonioarekin jarraituko dute eta. Bitxiki, aipatu diot, basko berba delarik euskal berba ez den berba. Akerraren adar okerrak, erantzun dit. Hitz jolasa izan da, bai, azaldu diot, baina adiera hori badakizu frantsesetik datorkiola gaztelerari, eta nahiko berria dela gainera, eta noski, euskaraz ez du tradiziorik. Hala ere, esan dit, baskoz josita duzue pais baskoa.

Euskal abizeneko baskoz josita Euskal Herria, zehaztu diot. Bati entzun nion nahiago zuela goardia zibil euskaldunak politiko erdaldunak baino, esan dit. Nik beste bati entzun nion nahiago zuela Euskal Herria etorkin euskaldunez betea egotea kartel elebidunez beteriko Erdal Herrian bizitzea baino. Hainbesterako al da?, galdetu dit. Ez dudarik egin, ametitu dut, esan bailiteke toki askotan euskara galdurik dela, mundu pribatuan baino ez baita erabiltzen.

Eta elkarrizketa guti goiti beheiti horrelaxe joan zen, Borgoniako ardo zuria lagun. Ni ez nengoen triste, laster Nafarroako herri eder batera bainindoan, Euskal Herrira.
PROMOCIONES  
DIGITAL AQUAPACK
Consigue con Deia una cámara digital con carcasa acuática con 5.0 megapixels
BATIDORA SOLAC
Consigue con Deia la batidora que estabas esperando, gran potencia 600w.
ORTOFOTOMAPAS
Los mapas definitivos de Euskadi que todo montañero, excursionista debería tener.
BONOS PARA DESCARGA PDF
Compra de bonos para la descarga del PDF de la edición impresa, promoción 2x1 (1 bono = 40 descargas)
Acerca de Deia Suscríbase al periódico DEIA Promociones Publicidad Contacto Mapa web Añadir a favoritos
© Editorial Iparraguirre  |  Aviso Legal  |  Privacidad
Enlaces recomendados: Apuestas Deportivas | Trabajo | Hosting