DEIA
Registro | Conectar
ULTIMA HORA EDICIÓN IMPRESA SUPLEMENTOS ESPECIALES CANALES SERVICIOS
01-10-2006
Herrialdeak Gizartea Iritzia Politika Mundua Ekonomia Kirolak Begira Telebista Azkena
"Kuadrillategi" egitasmoko arduradunak. Urremendi
Kostaldea
Bermeoko Udalak "Kuadrillategi" egitasmoa jarri du abian aurten
Bermeo, plató por dos días
Bermeoko Udalak "Kuadrillategi" egitasmoa jarri du abian aurten
Proiektuaren helburua gazteen aisialdiarekin batera euskararen erabilera bultzatzea da
Imanol Fradua Bermeo
Bermeoko Udalaren Euskara Sailak oraintsu hasi den ikasturterako 12 eta 14 urte bitarteko herriko gazteei zuzendutako "Kuadrillategi" deritzon egitasmo berria martxan jarriko du urrian. Ekimen berezi honek tailerrak, ikastaroak edota jaiak antolatzearekin batera, udalerriko gazteen aisialdian euskararen erabilera bultzatzea du helburu nagusi moduan.

Datorren urriaren 7an hasiko da koadrilan euskaraz bizitzeko proiektua eta herriko Gaztelekuan burutuko da larunbat goizero, batez ere. Arduradunek parte hartzeko jarri duten baldintza bakarra gazteak bertan dauden bitartean euskaraz hitz egitea da, hizkuntza lantzea. 12 eta 14 urteko gazteek berriz, GIZen (Gazte Informazio Zerbitzua) egoitzan eta Gaztelekuan eman beharko dute izena, egitasmo berria hasten den egunaren bezpera arte.

«Apustu handia»

"Kuadrillategi" egitasmoa Bermeoko Udalak, eta batez ere Euskara Sailak, gazteen artean euskararen erabilera bultzatzeko duen «apustu handiaren baitan» finkatzen da. Herriko "Gazte Plana" delakoaren babes osoa izanik, helbururik nabarmenena «gaztetxoen hizkuntza ohitura euskararen alde aldatzea da», Maite Ortiz de Zarate Euskara teknikariak adierazi zuen moduan.

«Berritasun nagusia gaztetxoen kuadrilen artean euskararen erabilera sustatzea izango da» Ortiz de Zarateren esanetan, «baldintza bakarra euskaraz hiztegitea izango delarik gaztetxoen hizkuntza ohiturak lantzeko, eta ahal den heinean, geurera erakartzeko».

Egitasmoa udalerriko ikastetxeetan matrikulatuta dauden DBH 1 eta DBH 2 mailetako ikasle guztiei aurkeztu zaie egunotan, eta asmoa urriaren 7tik aurrera larunbatero gazteen kuadrilak Gaztelekuaren inguruan batzea da, jokoak, tailerrak, jaiak edota irteerak bezalako ekintzak antolatuz eta bertara erakarriz.

Bizkaian, lehen aldiz

Antolatuko diren ekintzak gazteen gustuen arabera burutuko dira arduradunen esanetan, eta hiru hilerik behin "Kuadrillategi" egitasmoa martxan duten beste herri batzuetara egingo dira irtenaldiak. Bermeon izango den egitasmoa Bizkaian martxan jarri den lehenengo proiektua da -Arrigorriagan esperientzia berbera bi asteren buruan egingo dute-, izatez orain arte Gipuzkoa eta Nafarroan «emaitza onarekin» egin badira ere. Udaleko bozeramaileen esanetan berriz, egitasmoak bi bide jorratzen lagunduko du. «Alde batetik euskaraz bizitzeko ohitura areagotu nahi da; eta bestetik berriz, etorkizunean gure hizkuntza lantzea ere bilatzen dugu», Juan Karlos Goienetxea alkatearen esanetan.

Oraindik ekimenen egutegia finkatu ez bada ere, Bermeoko "Kuadrillategi" proiektuan larunbat goizero lanean izango diren hiru jagoleek «gaztetxoen gustuko ekintzak» bideratuko dituztela adierazi zuten.
PROMOCIONES  
HAURRENTZAKO ZINEMA
DEIAk haurrentzako DVD bilduma berria auzkezten dizu, fantasiaz beteriko hamar kontakizun.
PORTÁTIL AIRIS
Sólo con DEIA este portátil a 0€ adquiriendo 36 meses de conexión a internet 3G.
EMOCIÓNATE CON KARAJAN
DEIA te ofrece una edición especial con los conciertos más emblemáticos de Karajan.
TU COFFEE SHOP EN CASA
Consigue con DEIA esta fantástica cafetera y saborea deliciosos espressos.
Más promociones...
Acerca de Deia Suscríbase al periódico DEIA Promociones Publicidad Contacto Mapa web Añadir a favoritos
© Editorial Iparraguirre  |  Aviso Legal  |  Privacidad
Enlaces recomendados: Peluquerías | Pintores | Muebles de cocina | Casa rural | Apartahoteles | Informática | Pisos e imbobiliarias | Tiendas de deportes | Hogar y reformas | Electrodomésticos | Concesionarios | Traducción | Farmacias | Floristerías | Agencias de viaje | Psicólogos | Hoteles en Navarra | Piscinas | Seguros | Abogados | Trabajo | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona | Hosting |