Euskal Herritik at euskara sustatu duten erakundeen lana sarituko du ENE Sariak
A. Laiseka Bilbo
Eusko Ikaskuntzak estreinakoz abiatuko du aurten Euskal Herritik kanpo euskara bul-tzatu duten erakundeen lana sarituko duen ENE Saria. Eusko Ikaskuntza bera izan zen, 1948. urtean, Euskararen Nazioarteko Eguna (ENE) sustatu zuen erakundea eta egun hau gogoratzeko sortu du saria. Euskararen zabalkunde (irakaskuntza, zabalkundea, sustapena…) eta sorkuntza lana kontutan hartuko dira. Euskal Herritik kanpo egoitza duen edozein erakundek har dezake parte. Proposamenak azaroaren 12ko 24.00ak baino lehen jasoko dira EuskoSareren info@euskosare.org web gunean.