 |
|
|
 |
Larrabetzuko sagardotegian elkartu ziren atzo aurtengo Bizkaiko Bertsolari Txapelketako partehartzaileek. Jose Sampedro |
|
| MÁS INFORMACIÓN |
 |
|
|
 |
|
|
Bizkaiko Bertsolarien Txapelketaren azken fasea igandean hasiko da Zamudion
|
|
Bizkaia oso zeharkatu ostean, finala abenduaren 16an izango da Euskalduna Jauregian
|
 |
|
Sandra Atutxa Bilbo
|
 |
Bizkaiko Bertsolarien Txapelketa 2006 Zamudion hasiko da igande honetan, ‘‘Bapatean Bizkaia’’ lelopean, eta bost kanporaketa eta hiru finalaurrekoren ostean, abenduaren 16an izango da finala Bilboko EuskaldunaJauregian. «Urte biriko maiztasun egonkorraz, berrikuntzez hornitua eta gaztetasunez jantzia dator, atzo Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitzan aurkeztu zuten txapelketa. Bertan, Belen Greaves Bizkaiko Kultura diputatuak, Gorka Martinez BBK Fundazioko ordezkariak, Karmelo Uriarte Bizkaiko Bertsozale Elkarteko presidenteak eta Joana Mendiburu Bizkaiko Bertsozale Elkarteko eragileak egon ziren.
Berrikuntzen urtea da aurtengoa eta ‘‘Bapatean Bizkaia’’ goiburua da horren adierazgarri, bai Belen Greaves eta Karmelo Uriarteren esanetan. Azken urteetako txapeldunak, Igor Elortza eta Unai Iturriaga, ez dira aurkeztuko eta, hortaz, txapeldun berria izendatuko da aurtengoan, eta horrek, bere iritziz, «lehia eta freskotasuna» ekarriko ditu finalera, baina baita txapelketako gainerako faseetara ere.
Horrez gain, egituran aldaketa nabarmenik ez badago ere, finala larunbatez izango da, abenduaren 16an, hain zuzen ere, Euskalduna Jauregian. «Aldaketa hori entzuleari begira hartu dela jakinarazi da antolakuntzatik», zehaztu zuen Joana Mendiburuk,
Plaza berrietara zabaltzen
Igandeetako hitzorduez gain, plaza berriak bereganatu nahi ditu ber-tsolaritzak, eta horretarako, Bilboko Udalaren laguntzaz saio osagarriz hornituta dator txapelketa. Bizkaiko unibertsitateetako ikasleen-tzat bertso-saioak izango dira azaroan eta euskaltegietako ikasleentzat ere ikastaroak antolatuko dira.
Bestalde, Bizkaiko Foru Aldundia, BBK eta saioak antolatzen diren udalen babesaz gain, Bizkaiko Txakolinak ere bat egin du bertsolari-tzarekin. Izan ere, Bizkaiko Bertsozale Elkartea aurtengo Bizkaiko Txakolinaren enbaxadore izendatu zutenez elkarlanerako hitzarmena sinatu dute bi elkarteek.
Elkarlan horren laguntzaz, Xabier Amuriza, Igor Elortza eta Unai Iturriagak idatzitako Bizkaiko Bertsogintza III eta IV liburuak eta baita labetik atera berri den 2005eko Txapelketa Nagusiko liburua sustatzeko kanpaina bat egongo da txapelketan zehar. Bazkideentzat 20 eurotan eta ez bazkideentzat 25 eurotan egongo dira salgai liburuok, eta erosleak, opari, Bizkaiko Txakolin botila bat eramango du etxera.
Gorka Martinezek nabarmendu du hasieratik babestu izan dutela txapelketa eta bertsolaritza, oro har, eta plazer bat dala bertsolaritzaren eboluzioa ikustea. «Gero eta arreta eta oihartzun handiagoa eskaintzen zaio bertsolaritzari eta hori hasierako apustuak onak izan diren seinale da», adierazi zuen atzo. |
|