Poesiaren VII. Astea ospatuko da Bilbon urriaren 16tik 22ra bitartean, eta herritarrei eta kanpotik datozenei poesiara hurbiltzeko programa eskainiko die. Ekitaldien artean aipatzekoak dira Gabriel Arestiren omenezko eguna, emakumezko poeta magrebtar garrantzitsuen presentzia, Loquillo kantari kataluniarrak Arriaga Antzokian eskainiko duen kontzertua edo poesia zeltara hurbiltzeko jardunaldia edo. Europa Press / Balledor