|
|
|
"Tunela" deritzon ekimenak filmak, hitzaldiak eta erakusketa bat uztartuko ditu
|
|
Urriaren 18a arte Markina-Xemeingo ikasleek parte hartu ahal izango dute
|
 |
|
I. F. Markina-Xemein
|
 |
"Desberdintasunak aberasten gaitu" lelopean eta Euskal Herriko beste zazpi herri liburutegirekin lankidetzan, Markina-Xemeingo bibliotekak Anthony Browne-ren "Tunela" haur-liburuan oinarritutako ekimen sorta antolatu du Uhagon Kultur Gunean. Besteak beste, herriko ikastetxeetako ikasleen partaidetza bilatzen duen erakusketa, film emanaldiak eta hitzaldiak izango dira datorren egunotan eta urriaren 18a arte.
Irakurmena eta honenganako zaletasuna bultzatzeaz gain, ekimenak 19 koadrotan biltzen ditu "Tunela" liburuaren pasarteak. Erakusketa Xixongo Kulturaren Udal Fundazioak laga duela adierazi dute arduradunek eta horietan, genero rolak eta neba baten eta arreba baten arteko desberdintasunak islatzen dira. Berakruz, Bekobenta eta Markina BHI ikastetxeetako LHko 5. eta 6. mailak eta DBHko 1.,2.,3., eta 4.eko taldeek parte hartu ahal izango dute. Saioen gidaria berriz, Oihana Etxegibel izango da.
Beste ekintzak
Erakusketaz gain, beste ekimenak ere bideratuko dira "Tunela" deritzon proiektuaren barnean. Besteak beste, bi filme eskainiko dira urriaren 5ean eta 17an, gaueko 21:00etan, eta hitzaldi-tailerra guraso, hezitzaile edota monitoreentzat bereziki prestatuak urriaren 10ean. Hauek arratsaldeko 18:00etatik aurrera emango dira Uhagon Kultur Gunean. |
|