|
|
|
Erretzeari uzteko ikastaroak antolatu ditu aurten ere Lea-Artibaiko Amankomunazgoak
|
|
Lekeition, Markinan eta Ondarroan prestatu dira ikastaroak zazpi asteetan
|
 |
|
I. F. Lekeitio
|
 |
Lea-Artibaiko Amankomunazgoko Droga gaietako prebentzio zerbitzuak erretzeari uzteko ikastaroa antolatu ditu beste behin ere Lekeitio, Ondarroan eta Markina-Xemeinen azarotik abendura bitartean eskainiko direnak.
Erretzeari uzteko ikastaroek zazpi saio izango dituzte herri bakoitzean eta astean behin emango dira. Amankomunazgoko Droga gaietako prebentzio zerbitzutik adierazi duten moduan «Lekeition astelehenetan izango da hiztordua, Markina-Xemeinen asteartetan eta Ondarroan berriz, ostegunetan». Guztietan, ordutegia berbera izango dute eta ikastaroak 18.30etatik aurrerakoa hasiko dira.
Aditu baten esku
Amankomunazgoak Minbiziaren aurkako elkartearekin lankidetzan osatuko ditu erretzen uzteko ikastaroak, beti ere, talde honetako psikologo baten eskuetan dagoelarik ikastaroen nondik norakoaren garapena eta prozedimentua. «Saioen metodologia bere esku izaten da» diote droga gaietako prebentzio zerbitzutik, «berbaldiak berak dinamiazatzen bait ditu eta progresiboki erretzeari lagatzen laguntzeko baliogarria izaten da».
Interesa agertzen dutenek bihar baino arinago eman beharko dute izena 946169078 telefono zenbakira hotseginda 09:00etatik 14:00etarako ordutegian, nahiz eta Lea-Artibaiko Amankomunazgoko arduradunek epea «pixkat luzetu ahal dela» adierazi duten. Gogorarazi dutenez gainera, «zenbait urteetan egin den ekimena da berau».
Erretzeari uzteko ikastaroak Lekeition, Markina-Xemeinen eta Ondarroan egun gutxi barru hasiko dira. Hurrenez-hurren, urriaren 16an, 17an eta 19an izango dira lehengo hiztorduak arratsaldeko 18:30etatik aurrera guztiak. |
|