DEIA
Registro | Conectar
ULTIMA HORA EDICIÓN IMPRESA SUPLEMENTOS ESPECIALES CANALES SERVICIOS
05-10-2006
Herrialdeak Gizartea Iritzia Politika Mundua Ekonomia Kirolak D2 Begira Telebista Azkena
Iritzia
Gutunak
Largo, duro y difícil
Por la unidad de la izquierda con fundamento
Gure Iritzia
Derechos colectivos y puerto de Bilbao
El CGPJ atrabiliario
Revista de prensa
Cuando se cierra un "puticlú"
Mitomania
Dicen...
Zirrikituetatik begira
Mitomania
Josu Lartategi
Beti pentsatu izan dut ni ez naizela bereziki mitomanoa, eta ez dudala ezer ez inor jainkotzat hartzen. Lehenbiziko arrazoia da, Nietzschek argi azaldu zigun bezala, jainkoa hila dela. Jainkorik ez da, beraz. Edo agian dena eta denok gara jainko, jainko hitza izate hutsari atxikirik. Bigarren arrazoia da errealista naizela, eta ondorioz ezkorra. Pertsonak orokorrean eta inperfekzio guztiekin ikusten ditut. Ez naiz alderdi zehatz distiratsu batean gelditzen, alderdi horri berorri txundigarria edo eredugarria edo txapela kentzekoa baderitzot ere. Horregatik beti pentsatu izan dut ni ez naizela gaixoa (mitomanoa gradu altuko edo baxuko obsesibo konpultsiboa baita, psikologia konbentzionalaren arabera behinik behin).

Baina, gauzak zer diren, lehengoan naipe-meta bat bezala jausi zitzaidan ordura arte ondo teorizatua nuena.

Donostiako Zinemaldira jende famatu ugari etorri ohi da, gauza jakina denez. Egunkaria hartu eta Jim Jarmusch agertu zitzaidanean ezin sinetsirik lotu nintzen. Hortxe zegoen, zinemaldiaz berbetan, zineaz berbetan, beste zine zuzendariez berbetan... Kontua zen emaztea epaimahaikide etorria zela sail ofizialera, eta berarekin batera Jarmusch jauna. Nire zine zuzendari kuttuna izan da urte askotan, eta oraindik ere bada, batez ere (dena esateko) lehenbiziko filmak, ez hainbeste azkenak (akabuko "Broken Flowers" onbidera badator ere). Ba kontua da burutik pasatu zitzaidan lehen ideia Donostiaratzea izan zela, eta bertaratutakoan Jarmuschengana jotzea, eta harekin aurrez aurre jarrita zerbait esatea bere filmei buruz, edo bostekoa ematea eta agurtzea. Eta orduan pentsamenduen ildoa eten nuen. Eta Jim Jarmusch afaltzen ari bazen ere egingo nuen? Ez al zen zoro xamarra kontua? Ez al nuen ematen obsesioak jotako tipo zoroa? Ez nintzen joan, noski, zalantza horiengatik eta beste arrazoi askorengatik.

Nire liburutegira jo nuen gero. Hor zeuden Kenzaburo Oe japoniarraren lan guztiak, urterik urte biltzen joandakoak. Liburu bat hartu nuen. Musikaren apalera jo nuen gero eta hor zeuden Bob Dylanen disko guztiak. Bat aukeratu nuen, azkena, "Modern Times", eta musika jarri nuen. Bon, pentsatu nuen, akaso banaiz gaixo txikia.
PROMOCIONES  
PLANES CON NIÑOS
Una guía completa con 38 planes, áreas recreativas, parques de aventura... para animarnos a salir a la calle.
MARCANDO TENDENCIA
Este verano llénate de vida con este conjunto de pulsera, collar y pendientes.
CUADERNOS PIRENAICOS
La guía de ascensiones del Pirineo más completa. Con excursiones, travesías...
SUSCRIPCIÓN A DEIA PAPEL
Subscríbase a DEIA para recibir nuestro periódico todos los días en su casa
Más promociones...
Acerca de Deia Suscríbase al periódico DEIA Promociones Publicidad Contacto Mapa web Añadir a favoritos
© Editorial Iparraguirre  |  Aviso Legal  |  Privacidad
Enlaces recomendados: Peluquerías | Pintores | Muebles de cocina | Casa rural | Apartahoteles | Informática | Pisos e imbobiliarias | Tiendas de deportes | Hogar y reformas | Electrodomésticos | Concesionarios | Traducción | Farmacias | Floristerías | Agencias de viaje | Psicólogos | Hoteles en Navarra | Piscinas | Seguros | Abogados | Trabajo | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |