«Ez da kexa bat bera ere izango Elebiden aurkeztua azken erantzunik izango ez duena» Patxi Baztarrika Sailburuordea
|
|
Patxi Baztarrikak zuzen-tzen duen Hizkun-tza Politikarako Sailburuordetzak euskal hiztunei hizkuntz eskubideen gaineko aholkularitza eta babesa emango dien zerbitzua abiarazi du. Elebidek, Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Zerbitzua, euskararen normalizazio bidean gizartearen baitan sortzen diren herritarren kexak, kontsultak eta iradokizunak bideratuko ditu. Bideratze lan horretan azken muturreraino heltzeko asmoa du, gainera; izan ere, eskubidearen urratzaile gertatu direnei zuzenduko baitzaie, aholkulari-tza eta baliabideak eskainiz, hizkuntz eskubideak errespetatuak izan daitezen.
«Hizkuntza eskubideak bermatuz, ez da ezer inposatzen. Helburua da bi hizkuntzen arteko elkarbizitza baketsu, orekatu eta aberasgarria eraikitzea, inoren eta ezeren kontra ez doana», jakinarazi zuen sailburuordeak, Donostian zerbitzu berria aurkezteko egindako agerraldian.
Baztarrikak azpimarratu zuenez, euskal gizartean euskara oraindik ere ahula da gaztelaniaren aurrean. «Bistakoa da, beraz, euskararen erabilera bermatzearen aldeko lana dela batez ere nagusiki egin beharrekoa. Horregatik da euskararen erabileraren alde aktiboki lan egitea kohesio sozialaren alde eta diskriminazioen aurka jardutea», esan zuen sailburuordeak, zeinaren arabera, «euskara da babes beharrean dagoena».
Elebidek eskainitako zerbi-tzua hutsune hori eztaltzera dator. Euskal hiztunen hizkuntza eskubideak bermatzera dator. «Legea bete dadin du helburu Elebidek», esan zuen Baztarrikak, zerbitzu «aktiboa» izango dela jakinaraziz. Zentzu horretan, Elebide ez da kexak eta iradokizunak jasotzera mugatuko; kasu bakoitzaren jarraipen zehatza egingo du, jasotzen duen kexa edo iradokizun bakoitzak bere eragina, isla eta konponbidea izan dezan.
Era berean, zerbitzu berriak «eraginkortasuna» bilatuko du, eta horretarako, hizkuntz eskubideetan adituak direnek eskainiko dute. Horrela, herritarren kexa eta iradokizunak jaso ez ezik, salatua izan den entitatearekin jarriko dira harremanetan, kasuari konponbidea emateko laguntza eta baliabideak eskainiz.
Herritarrek modu ezberdinetan helarazi ahal izango dituzte euren kexa edo iradokizunak: internet bidez, www.euskadi.net/elebide; posta elektronikoz; telefonoz, edo posta arruntez. Bideratu dituen kasuen balantzea aurkeztuko du urtero Sailburuordetzak. |