Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak eta Mexikoko Unibertsitate Autonomo Nazionalak (UNAM), Latinoamerikako handienak, euskara eta euskal kulturaren ezaguera sustatzeko hitzarmena sinatu dute 2006-2007 ikasturterako. Ikastaro hauek Halaber, Patxi Baztarrika Hizkuntza Politikarako sailburuordeari programa sendotzeko proposamenak ere egin dizkiote unibertsitateko arduradunek. UNAMek interesa azaldu du bertako ikaslerik onenek Euskadin bertan ikastaro trinkoak egiteko aukera izan dezaten. Izan ere, UNAM prest dago horretan dirua eta baliabideak jartzeko. Ildo horretatik hitzarmena hobetzeko aukera aztertzeko erabakia hartu dute bi aldeek. 340.000 ikasle dituela, UNAMen aurten euskara eta euskal kultura programa hirukoiztu egin behar izan dute ikasleen eskaera etengabe handitzen doalako. Hala, 100 ikasle ari dira euskara eta euskal kultura ikasten, eta 40 geratu dira itxaron-zerrendan.
Euskara eta euskal kulturaren ikastaro hauek Amerika eta Europako beste hainbat unibertsitatetan eskaintzen diren gisakoak dira. Jakina den moduan, Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak bultzaturik, euskara eta euskal kulturaren ikastaroak sortu dira Europa eta Amerikako hainbat unibertsitatetan, euskal kultura institutuaren garapenaren bidean.
Baztarrika sailburuordea, bestalde, Pueblako Iberoamericana Unibertsitateko errektorearekin bildu zen, zeren lektore programa bertan irekitzeko eskaera egin dute. Jesuiten unibertsitate hau ospe handikoa da Mexikon eta programa berri-tzaileak garatzen ari da.
Mexikoko bere egonaldiarekin, Baztarrika sailburuordea eta Lorea Bilbao Nazioarteko Unibertsitateetako euskara lektoregoen zuzendari arduradunak amaiera eman diote Ameriketara egindako bidaiari, Uruguay, Txile, Argentina eta Mexikoko unibertsitate nagusietan eskaintzen diren euskara eta euskal kulturaren ikastaroak berritu eta sendotzeko, baita Ameriketako 80 herrietan ematen diren euskarazko klaseak ere. |