DEIA
Registro | Conectar
ULTIMA HORA EDICIÓN IMPRESA SUPLEMENTOS ESPECIALES CANALES SERVICIOS
11-11-2006
Herrialdeak Gizartea Iritzia Politika Mundua Ekonomia Kirolak D2 Begira Telebista Azkena
Pedro Miguel Etxenike, Juan Ignacio Perez, Gorka Landaburu eta Adelaida Umaran, atzo Sarrikoko kanpusean egindako agerraldian. Oskar Martinez
MÁS INFORMACIÓN
«Damos muy poca importancia a nuestra realidad lingüística»
Reacciones sobre el "virus"
Kanpainaren nondik norakoak
Gizartea
Milioitik gora elebakarrei euskarara biltzeko deia luzatu die Jaurlaritzak
Seis de cada diez alumnos vascos aspiran a ser jefes de sus negocios o funcionarios
El "Plan Renove" prevé llegar a cien mil electrodomésticos para el mes de marzo
El jurado declara a la ex pareja de Ofelia culpable de su asesinato sin tener en cuenta atenuantes
Una pareja admite haber matado a la madre de él y descuartizado el cadáver
La UE detecta menos falsificaciones por el cambio de rutas y la venta en internet
Euskara eta euskal kultura ikastaroak hirukoiztu egin dira Latinoamerikako unibertsitate handienean
Cerca del 70%de los médicos de Atención Primaria secundó los paros en el Estado
Muere una vecina de Tafalla de 27 años al colisionar su furgonetacon un camión
La mujer que pidió la eutanasia firma su voluntad de morir en su testamento vital
Las marcas de tabaco con un precio inferior a 2,17 euros subirán un 8,2%
El 30% de los profesores de religión podría perder su trabajo con la LOE
Laburrak
Gertaerak
Milioitik gora elebakarrei euskarara biltzeko deia luzatu die Jaurlaritzak
Datorren abenduaren 3an bukaera izango duen sentsibilizazio kanpaina abiarazi du
Alain Laiseka Bilbo
Gauza jakina da: Euskal Herrian, baita, noski, EAEn, euskara arrotza da. UVIan oraindik ez, baina, urruti ere ez da ibiliko. Nola azaldu bestela berau sustatzeko gero eta ohikoagoak diren kanpainak? Futbolak, adibidez, ez du zale gehiago erakar-tzeko horrelako ekimenen beharrik; ez eta gaztelerak Espainian erabilera sustatzeko ere.

Azken Inkesta Soziolinguistikoaren arabera (2001. urteari dagokiona), milioitik gora erdal elebakar daude Autonomia Erkidegoa osatzen duten hiru lurraldeetan; milioi erdi gehiago dira Nafarroako eta Iparraldeko datuak gaineratzen bazaizkio. Euskal Herria erdalduna da euskalduna baino. Erdaldunek dute lehenengo hitza. Eta azkenekoa...

Guzti horiei, erdaldunei, bai eta nahiz eta elebidunak izan berba egiterako orduan elebakarrak direnei, zuzuzendutako kanpaina jarri du abian Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak. Asmoa EAEko bi hizkuntza ofizialen arteko elkarbizitza sustatzea da; hizkuntzak bata bestearen etsaiak ez direla azpimarratzea, gizarteratzea.

Datorren abenduaren 3an ospatuko den Euskararen Nazioarteko Egunarekin egingo du bat kanpainaren bukaerak, Donostian izango den ekitaldiarekin. Bertan egongo da Juan Jose Ibarretxe lehendakaria bera, «originaltasuna eta ikusgarritasuna» uztartuko dituen ospakizunean. Kanpaina informatiboa, komunikabideen bidez zabalduko dena, alegia, izango bada ere, amaiera ekitaldiaz gain beste bi ekimen antolatu dituzten abenduan sartzearekin batea. Horrela, abenduaren lehenengoan kontzertu bat izango da Bilboko La Casilla kiroldegian. Egun bat geroago, Gasteizko hiriak haurrei eta gurasoei zuzendutako herri bazkaria hartuko du.

"Kutsatu! Ekin, ukan, ekin" lelopean abiatu den kanpainak birus baten itxura hartu du; elkarbizitzaren birusa. Metafora zalditzat hartuta bidea egiten hasi den Jaurlaritzaren ekimenak hizkuntzen arteko elkarbizitza bultzatu gura du. "Ukan" birusa da, hain zuzen ere, elkarbizitza horretan, konplexurik eta aurreiritzirik gabe barnera-tzea ahalbidetzen duena.

Pedro Miguel Etxenike zien-tzialaria, EHUko errektore Juan Ignacio Perez, Adelaida Umaran Mikrobiologian Doktorea eta Gorka Landaburu kazetaria eman zuten atzo birusaren "aurkikuntzaren" berri.

Birusarekiko kutsaezinak

Sarako laborategian egindako aurkikuntza da "Ukan" birusarena. Ezaugarri ugari ditu. Denak onak. Birusetan ohikoa ez dena. Lau ezaugarri nagusi ditu: oso moldakorra denez, etengabe egokitzen da suertatzen zaion giro eta bizi baldintzetara; era berean, eraginkortasun handikoa da, izan ere, kutsatutakoak oso denbora gutxian antzematen du haren eragina; guztiz kutsagarria da, eta ez da haren kontrako sendabiderik ezagutzen; azkenik, pertsona multzo bakarra aurkitu dute zientzialariek birusarekiko kutsaezinak; munduko hizkuntzak gutxiagotzea mesedegarri eta hizkuntzen balioa hiztunen kopuru soilaren baitan ikusten dutenek osatutakoa.

Era berean, elkarbizitzak komunikazioa eta gizarte sinergia errazten dituztela azpimarratu zuten atzoko lau protagonistek, bai eta egoera diglosikoak saiestu ere, euskaraz bizitzea erabaki dutenen aldeko ekimenak bideratuz.
PROMOCIONES  
DIGITAL AQUAPACK
Consigue con Deia una cámara digital con carcasa acuática con 5.0 megapixels
BATIDORA SOLAC
Consigue con Deia la batidora que estabas esperando, gran potencia 600w.
ORTOFOTOMAPAS
Los mapas definitivos de Euskadi que todo montañero, excursionista debería tener.
BONOS PARA DESCARGA PDF
Compra de bonos para la descarga del PDF de la edición impresa, promoción 2x1 (1 bono = 40 descargas)
Acerca de Deia Suscríbase al periódico DEIA Promociones Publicidad Contacto Mapa web Añadir a favoritos
© Editorial Iparraguirre  |  Aviso Legal  |  Privacidad
Enlaces recomendados: Apuestas Deportivas | Trabajo | Hosting