DEIA
Registro | Conectar
ULTIMA HORA EDICIÓN IMPRESA SUPLEMENTOS ESPECIALES CANALES SERVICIOS
11-11-2006
Herrialdeak Gizartea Iritzia Politika Mundua Ekonomia Kirolak D2 Begira Telebista Azkena
Iritzia
Gutunak
Conjeturas desde Araba
Ya vienen a salvarnos
Gure Iritzia
Nostalgia de selva
EE. UU., ¿Y AHORA QUÉ?
Revista de prensa
Marcador simultáneo
LABELIK EZ
Dicen...
Zirrikituetatik begira
LABELIK EZ
Goizalde Landabaso
Hans eta Steffie lagun baten lagunak dira. Alemaniarrak. Bertan ibili zen sasoi batean (neure laguna) eta hantxe ezagutu zituen. Egun batzuk pasatzera etorri dira "herri bitxi" honetara, eta lagunak ingurua ezagutarazteko ardura eman zidan. Lan kontuak zirela eta egun batzuk kanpoan eman behar zituen, eta cicerone-rena egiteko mesedea eskatu zidan. Eskertu egin behar diot biziki. Itzel dibertitu naiz euskal herritarrotaz zuten irudia apurtzen. Uste dut estereotipo bat bera ere ez zaiela xutgeratu. Lezioa bikain ikasita zekarten, hori onartu beharra dago. Trikitixa apur bat entzun nahi zuten, edo txalaparta. Azaldu nien ahalik eta samurren trikitixa ez zaidala gustatzen eta ttakunaren hirugarren minututik gora itzelezko burukomina paratzen zaidala. Hala ere bihotz oneko naizenez ahalegindu ginen aurkitzen, baina ezin. Santo Tomasak ezagutu nahi zituzten eta taloa txorixoarekin jan. Hau ere ezin. Mitoak jausten ari zirela ikusita gelditzen zitzaizkiei eusteko zirrikitu bila hasi ziren. Hansek itaundu zidan ia esaten zen bezain langile ote ginen. Irakurle, laztana, zuk eta biok ondo dakigu, jakin, gure artean alperrontzirik ez dagoela, egon. Zer erantzun behar nion, ba? Txapela bana erosi zuten, baina buruan jantzirik apenas ikusi genuen; denak munduan dabiltza, antza. "Harrijasotzaileak non daude?" galdetu zidan Steffiek. Zelan azaldu kaleetan barrena ez direla egoten? Izaki zarratuak garela ere berehala baztertu zuten. Honetan zerikusi handia dute nire lagunek; etxebako denak hartzen ditugu. Uste dut asko dibertitu zirela; txokoan egin genuen bazkarian, bazkal ostean, poteoan, txokora itzultzean egin genuen afarian, dantzaldian, bidaietan, jokoetan eta txisteetan. Bidaian zen lagunak (mesede eskatu zidanak) esana zien euskararik ez zutela Metropolian entzungo. Hain gara gutxi. Hans ari da ikasten-edo. "Ni Hans naiz" zekien, baina orain badaki "Hans naz" ere esan dezakeela. Agurtzerakoan serio-serio argi esan zidan: «Zu ez zara labelduna». Hamaika entzuteko jaioak gara.
PROMOCIONES  
LA TOALLA DE LAS FEDERACIONES VASCAS
Consiguela ahora en nuestra oficina comercial de Indautxu.
MARCANDO TENDENCIA
Este verano llénate de vida con este conjunto de pulsera, collar y pendientes.
LIGA DEIA F-7
Abierto el plazo de inscripción para la próxima temporada 08/09. Toda al información.
SUSCRIPCIÓN A DEIA PAPEL
Subscríbase a DEIA para recibir nuestro periódico todos los días en su casa
Más promociones...
Acerca de Deia Suscríbase al periódico DEIA Promociones Publicidad Contacto Mapa web Añadir a favoritos
© Editorial Iparraguirre  |  Aviso Legal  |  Privacidad
Enlaces recomendados: Peluquerías | Pintores | Muebles de cocina | Casa rural | Apartahoteles | Informática | Pisos e imbobiliarias | Tiendas de deportes | Hogar y reformas | Electrodomésticos | Concesionarios | Traducción | Farmacias | Floristerías | Agencias de viaje | Psicólogos | Hoteles en Navarra | Piscinas | Seguros | Abogados | Trabajo | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |