|
|
|
Gernika-Lumoko Kultura Sailak ume elebidunen gurasoei zuzendutako eskuliburua banatu du
|
|
Udalerriko hezkuntza zentruetan banatuko dira aurreikusita dauden mila aleak
|
 |
|
I. F. Gernika-Lumo
|
 |
Gaur egungo gizartean dagoen eleaniztasuna dela eta, Gernika-Lumoko Udaleko Kultura Sailak eta Euskera Zerbitzuak "Ume Elebidunen Gurasoentzako Eskuliburuak" berrargitaratzea erabaki dute. Euskeraren erabilera areagotzea eta familia transmisioa ziurtatzea du helburu kanpainak. Horretarako, gida osogarriaren mila ale banatu dira herriko hezkuntza zentruetan desberdinetan.
"Ume Elebidunen gurasoentzako Eskuliburua" hizkuntza baten edo bat baino gehiagotan seme-alabak hezitzean sortzen diren zalantzei «erantzuna emateko tresna erabilgarria da», Udaleko arduradunen esanetan. 2005 urtean bi mila ale kaleratu ziren eta aurten berriz, mila izango dira. Bozeramaileek adierazi dutenez, neurria «liburuxkak ikastetxeetan modu selektiboagoan banatu direlako» hartu da. Gernika-Lumoko Allende Salazar, San Fidel Ikastola, Seber Altube, Mertzede Ikastetxea eta Barrutia eskolak parte hartu dute ekimenean, Haur Hezkuntzako 2. eta 3. mailako eta Lehen Hezkuntzako 1., 2. eta 3. mailako ikasleak, zuzenki.
Alma Flor eta Colin Baker irakasle entzutetsuen "Guía para padres y madres y profesores de niños bilingües" liburuan oinarrituta dago Gernika-Lumon banatu den eskuliburua. Eleaniztasuna gero eta nabarmenagoa den gizartean gida honek gurasoei laguntza eskaintzea du helburu; eta baita umeei ere. Batez ere, hizkuntzaren garapenari edota irakurketa eta idazketari buruzko galderen aurrean. |
|