BIHAR GALDAKAOKO Torrezabal kultur etxeak emanaldi berezi bat antolatuko du gaueko hamarrak inguru; "Batekmila" ikuskizuna, Udagoieneko Osteraren zazpigarren edizioaren baitan.
Zirkuito honen helburua Bizkaian kulturaren bidez euskararen erabilera sustatzea da; urriaren 29tik abenduaren 3ra bitartean kalitate handiko zor-tzi ekitaldi egingo dira.
Zenbait kultur arlotako ikuskizun (an-tzerkia, dantza, musika,...), horietariko batzuk bereziak eta esperimentalak, programatu ziren goi mailako zortzi gunetan. Eskaintza zabala da, hots, adin guztietara zuzendutadago. Izan ere, ikusleez gain, protagonista nagusiak punta puntako euskal kulturgileak baitira.
«Kooprodukzio itzela, oso ona eta garestia da. Iparraldeko artista ezagunek hartu dute parte; Ballet Biarritzeko dantzaria, Beñat Achiary, Theatre du Rivage..., nahiz eta Hegoaldean hain ezagunak ez izan», aipatzen du Manuel Morenok, Topagunea Euskara Elkarteen Federazioko teknikariak, DEIArentzat.
Antzezlana
"Batekmila" ikuskizunean, an-tzerkia, dantza eta kantua ederto uztartzen dira. Izan ere, arlo askotako artistak elkartzen dituen ikuskizun honetan, Euskal Herriko kondairak freskatu eta nahasten dira, Annette Vautrot idazlearen eta Pascale Daniel-Lacombe zuzendariaren eskutik. Théâtre du Rivage taldeko bederatzi antzerkilari, Ballet Biarritz Junior konpainiako hamabi dantzari eta Beñat Axiari kantaria taula gainean daudela, «ikusleak ez du aspertzeko aukerarik izango». Gainera, hurrengo igandean, Hortzmugak "Zirko iluna" an-tzezlana aurkeztuko du Igorreko "Lasarte" aretoan arratsaldeko bostetan. |