DEIA
Registro | Conectar
ULTIMA HORA EDICIÓN IMPRESA SUPLEMENTOS ESPECIALES CANALES SERVICIOS
30-11-2006
Herrialdeak Gizartea Iritzia Politika Mundua Ekonomia Kirolak Begira Telebista Azkena
Iritzia
Gutunak
Apuntes de un relevo
Contra la ingenuidad política
Gure Iritzia
Receta para ser feliz
Avestruzismo político
Revista de prensa
Alfredo, 149; Eugenio, 1
Primitibo teknomanoak
Dicen...
Zirrikituetatik begira
Primitibo teknomanoak
Josu Lartategi
Nire egunerokoak badu zerbait estrainioa batzuetan; egun estrainioak dira, nolabait esateko. Egoera primitiboagoetatik eszena teknologikoetara pasatzen zaizkit begien aurretikoak. Eta bitxia da. Oso bitxia. Etxearen ondoan zelai eder askoa dugu, behorrez betea. Noizean behin hazitarako zaldia hurreratzen zaie. Irrintzika hasten dira, pozik, emeak. Arrak ere pozik ematen du, hasieran behintzat, baina akabuan nekatu samar eta desgogora dakusat batera eta bestera. Hasmentako interesak gerri kolpe gutxi batzuetan egin dio ihes.

Handik gutxira ordenadorearen aurrean naiz, mezu elektronikoekin eta ekiporako prest ditudan aktualizazio informatikoen kontra borrokan.

Ortuan katuak dabilzkigu. Gehiegi daude, eta gainera azaleko gaixotasun nazkagarria dute. Ez dira, beraz, batek pentsa lezakeen katu arraza ederrekoak, eta gainera erdi basakatuak dira, umore txarrekoak eta arriskutsuak. Hori dela eta aguazilak atzetik dituzte. Tranpa bereziak prestatu dituzte, kaiolen modukoak, eta barruan katuentzako gutizia ezarri. Egunero ikusten ditugu aguazilak kaiolak eskuetan, barruan tigre nimiñoen moduko katuak marruka, bafadaka eta atzaparka.

Handik gutxira sakeleko telefonoak mezua bidali dit, esanez multimediako doikuntza jakin bat egin behar dudala eta gainera ez dakit zenbat gigabyte daukadala ez-dakit-zertarako.

Auzoko bat, orduan, akabatu berri duen untxi bat eskuan duela, hortxe dut, ate ondoan. Niretzat dela esan dit eta orain eskuetan dut, azalik gabe, odoletan lepoa, munstro estralurtar baten gisa.

Kanpoan belatz bati eraso egin diote beleek, inurriek barea jaten dute eta txakur bi mokoka ari dira. Aitak deitu dit gero, kable bidezko telebista ondo dabilela eta ez-dakit-zenbat kanal duela.

Zelaiko behor bat umea erditzen ari da. Arrebak deitu dit, esanez dvd jakin bat grabatu behar didala eta ez-dakit-zein programa internetetik jaitsi arte i-txaroteko. Telefonoa amatatu dut. Ordenadorea ere bai. Telebista ere bat. Argindarra ere bai, pentsatu dut, baina ez gero dut egin hozkailuaz akordatu naizelako. Leihoa ere itxi dut, animalia gehiago ez ikusteko. Ohean etzan naiz. Lo nago orain, ametsen erreinu perfektuan.
PROMOCIONES  
CUENTOS DISNEY
Colección de cuentos ilustrados con los personajes de disney, actividades y juegos a todo color.
GALERÍA DE ARTE VASCO
Gratis con DEIA llevate la más grandiosa colección de arte del País Vasco.
EMOCIÓNATE CON KARAJAN
DEIA te ofrece una edición especial con los conciertos más emblemáticos de Karajan.
DISCOGRAFÍA DE QUEEN
DEIA te ofrece la discografía de QUEEN en exclusivos CD libros.
Más promociones...
Acerca de Deia Suscríbase al periódico DEIA Promociones Publicidad Contacto Mapa web Añadir a favoritos
© Editorial Iparraguirre  |  Aviso Legal  |  Privacidad
Enlaces recomendados: Peluquerías | Pintores | Muebles de cocina | Casa rural | Apartahoteles | Informática | Pisos e imbobiliarias | Tiendas de deportes | Hogar y reformas | Electrodomésticos | Concesionarios | Traducción | Farmacias | Floristerías | Agencias de viaje | Psicólogos | Hoteles en Navarra | Piscinas | Seguros | Abogados | Trabajo | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |