DEIA
Registro | Conectar
ULTIMA HORA EDICIÓN IMPRESA SUPLEMENTOS ESPECIALES CANALES SERVICIOS
09-12-2006
Herrialdeak Gizartea Iritzia Politika Mundua Ekonomia Kirolak D2 Begira Telebista Azkena
Ripa
Iritzia
Gutunak
Zuzenketak. Urraketak aldarrikatu
Empresas ante el "efecto Nimby"
Gure Iritzia
La educación por los suelos
Dos políticas y un enemigo
Revista de prensa
Hacer el indio
Ez didazu ukatuko
Dicen...
Zuzenketak. Urraketak aldarrikatu
Alaitz Zabaleta
«Egun on, medikuarentzako ordua hartu nahi nuke». «Yo en euskera no entiendo». «Haurra euskaraz ikasteko matrikulatu nahi nuke». «Ce n´est pas possible». "Placencia de las Armas", "St Jean de pie de Port"... Non ote daude herri hauek? Denok topatzen ditugu horrelako egoerak egunero. Batzuetan, egunaren bukaeran, nekatu egiten gaitu egoera honek, eta estrategia hori diseinatu duenaren nahian erortzen gara; etsi-etsian, zuzenean erdaraz galdetu eta isildu: «¿Tenéis un certificado de empadronamiento?». «Bai, eta euskaraz ere baditugu nahi izanez gero» (kaguen, euskalduna izaki!).
Askotan, euskararen historiari begiratzen diogunean, ikuspegi ezkorrarekin egiten dugu; euskararen galeraren historia ikusteko joera dugu. Zergatik ez diogu, ordea, euskararen iraupenaren historiari errepara-tzen? Bai, jasan dituen eraso guztien aurrean gaur arte bizirik iraun duen euskararen historia horri. Irakaspen handiak atera genitzake hortik. Hasteko, nor izan den hizkuntzari eutsi diona: euskaldunak. Euskal hiztunak. Herritarrak. Mendez mende jasandako erasoen gainetik euskara egun bizirik eta pauso berriak emateko moduan badago, hori herritarrei esker izan da: euskararen aurkako desprestigiatze saioen gainetik seme-alabei euskara erakusten jarraitu dutenei edo eskolan euskaraz egiteagatik zigortu arren kalean euskaraz bizi izan diren horiei esker. Ezin baitugu ahan-tzi, Euskal Herrian hizkuntza ordezkapen prozesu luze eta gogorra pairatu behar izan dugula. Gaur gaurkoz, hizkuntza zapalkuntza prozesu horren barnean bagaude ere, euskara bizirik da. Euskara osoki berreskuratzeko aukera presente dago. Aukera hori ez da noski estatu espainiar eta frantsesen bidetik etorri. Ezta bestelako instituzio edo hizkuntza politiken eskutik ere. Euskal Herrian euskaraz libre bizitzeko aukera zabalik baldin badago, hori bereziki herritarrok historian zehar gure hizkuntzaren defentsan erakutsitako jarrera, atxikimendu eta konpromisoari esker izan da.
Azken urteetan ere hala izan da; herritarrak bildu eta herri mugimenduaren ekimenez sortu ziren ikastolak, gaueskolak, irratiak, aldizkariak, etab. Herritarrak, gehienetan instituzioen babesik gabe, izan dira euskara ikastera animatu direnak, administrazioak mila oztopo jarri arren seme-alabak euskaraz matrikulatu dituztenak, hizkuntza eskubideen alde mobilizatzen direnak, herri proiektu estrategikoak diruz laguntzeaz gain, horien antolakuntzan parte hartu dutenak… Azken batean, herritarrak, egunero, lan isilean, ikastetxe, herri, auzo, lantegi eta beste hamaika esparrutan izan dira euskararen normalizazio prozesuaren oinarri eta aktibo nagusia.
1979an sortu zen Euskal Herrian Euskaraz eta orduko egoera politiko berezian honako lelo hau aukeratu zuten: Euskararik gabe, Euskal Herririk ez. Aurten lelo hori berreskuratu dugu. Gaur egun, Euskal Herria marko berri baten atarian dago. Agortuta dauden legediak eta hizkuntza politikak gainditze bidean jartzera goaz; Euskal Herria une politiko berezia bizi-tzen ari da, gure herriaren geroa argitzeko une oso garrantzitsu batean baikaude. Herriaren etorkizunaz ari garelarik, hizkuntzaren etorkizunaz bete betean ari gara, herria eta hizkun-tza elkarren beharra duten elementu banaezinak baitira. Euskararik gabe ez dago Euskal Herririk. Baina herririk gabe ere, euskarak ez du etorkizunik izango. Izan ere, hizkuntza gatazka, gatazka politikoaren ondorioetako bat da.
Une honen garrantziaz jabetu eta arduraz jokatuz, euskaltzaleok indar berezia egin behar dugu euskararentzat jauzi kualitatibo zein kuantitatiboa ekarri behar duen aldaketa sozio-politikoa bultzatzeko. Datozen urteetan ere, Euskal Herri osoan euskararen aurkako erasoak eten eta benetako ofizialtasuna lortzearen bidean, herritarrak, euskaldunak, izanen gara (beharko dugu izan) euskalduntzearen motorea. Arestian aipatu bezala, euskarari gaur arte eutsi diogu. Hemendik aurrera ere eutsiko diogu, baina horretarako ezinbestekoa da eguneroko bizitza euskaraz egin ahal izatea. Esparruz esparru, euskaraz bizi ahal izateko beharrezkoa den lana eta borroka eginen dugu.
Eremu askotan ikus dezakegu oraindik lan handia dagoela egiteko: epaitegietan, ikastetxeetan, udaletan, enpresetan, osasun etxeetan, kalean... baita errepideetan ere. Herritarrok esparru guzti hauen euskalduntzean jokatzen dugun papera handia da. Gure hizkuntza eskubideak urratzen dituzten aldiro euskara aldarrikatuz, pausoz pauso euskaraz bizi ahal izateko ate berriak irekiz, gure bidean seinaleak euskaldunduz. Euskaldunak milaka gara. Milaka horiek egunerokoan euskararen defentsan aktibo izan behar dugu. Euskal Herria euskalduntzea eguneroko erronka kolektibo eta pertsonala izan behar da.
«Je ne comprends pas». «¿Si tú sabes castellano que te cuesta rellenar el impreso en castellano?»... Denok topatzen ditugu horrelako egoerak egunero. Euskarari jartzen dizkioten mugak dira. Gure eskubidea eta ondorengoekiko betebeharra da horiek haustea. Euskararen iraupenaren atalean beste atal bat idatz dezagun, egunez egun, euskararen ofizialtasuna praktikan gauzatuz, bakoitzak bere inguruan dituen aukeren arabera, behar denean auzolanean bilduz. Eguneroko praktikaren bitartez eta ekimen kolektiboei hauspoa emanez, Euskal Herri euskaldunerantz urrats sendoak emateko ordua da. Abenduaren 16ean, Iruñean, herritar guztiok hitzordu bat dugu.

Alaitz Zabaleta Euskal Herrian Euskaraz taldeko kidea da
PROMOCIONES  
COLECCIÓN HITCHCOCK
Disfrute cada sábado con las 14 obras fundamentales de Sir Alfred Hitchcock.
PORTÁTIL AIRIS
Sólo con DEIA este portátil a 0€ adquiriendo 36 meses de conexión a internet 3G.
EMOCIÓNATE CON KARAJAN
DEIA te ofrece una edición especial con los conciertos más emblemáticos de Karajan.
CÁMARA DIGITAL AIRIS
Captura tus mejores momentos con DEIA.
Más promociones...
Acerca de Deia Suscríbase al periódico DEIA Promociones Publicidad Contacto Mapa web Añadir a favoritos
© Editorial Iparraguirre  |  Aviso Legal  |  Privacidad
Enlaces recomendados: Peluquerías | Pintores | Muebles de cocina | Casa rural | Apartahoteles | Informática | Pisos e imbobiliarias | Tiendas de deportes | Hogar y reformas | Electrodomésticos | Concesionarios | Traducción | Farmacias | Floristerías | Agencias de viaje | Psicólogos | Hoteles en Navarra | Piscinas | Seguros | Abogados | Trabajo | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona | Hosting |