DEIA
Registro | Conectar
ULTIMA HORA EDICIÓN IMPRESA SUPLEMENTOS ESPECIALES CANALES SERVICIOS
03-01-2007
Herrialdeak Gizartea Iritzia Politika Mundua Ekonomia Kirolak Begira Telebista Azkena
Iritzia
Gutunak
¿España democrática?
Un triste comienzo de año nuevo
Gure Iritzia
La cuerda
La noticia deseada
Revista de prensa
Naufragio de un embarazo
Bilbo Zaharra (II)
Dicen...
Zirrikituetatik begira
Bilbo Zaharra (II)
Julen Gabiria
Kamioi baten klaxonak esnatu du Alberto. Lekurik onena hartu du, zubiaren puntako terraza horretan, zerbeza apartsu bat parean. Aurretik argazki batzuk atera dizkie eskabadoreek minutu gutxi geroago bota behar zituzten etxeei, artean jendetza hurbildu barik zegoenean ikuskizun urbanistiko hartara. Egunkarietan aurreratu dute noiz eta nola botako dituzten San Anton zubiaren mutur-muturrean dauden etxeak, eta, hala ere, ez dago lar garbi denak ala batzuk baino ez diren joango lurrera. Ez dago garbi, era berean, zer gertatuko den etxe horietako baten horman, kristal batez babestuta, sartuta dagoen Santiagoren figurarekin. Eta gauzak garbi ez daudenean, areago kontu espekulatiboetan, ezin gauza onik espero.

Alberto Bilboko auzo-aldizkari bateko kazetaria da, oraindik ere jaunartze egunean oparitu zioten Kodak karraka bat darabilena. Albistearen bila joan da, eta, etxe oraindik harroen argazkiak atera ostean, terrazara joan da, zerbeza baten garratzarekin bere beti-betiko oroitzapenetan agertzen diren etxe horiek zelan desagertzen diren ikustera. Eta lasai jarri da, beti-betiko oroitzapenak karretean jasota geratu direlako, ez dutelako ihesbiderik, ez direlako eskabadoreen beldur. Gero lo geratu da, ustekabean, eta kamioi baten klaxonak esnatu du. Jendea urruntzen ikusi du, San Anton zubitik mordotxoa, Urazurrutiatik gora gutxi batzuk eta San Frantziskorantz asko. Hauts-hodeia zelan urruntzen joan den ere ikusi du, eta zelan hodei horren atzean hutsunea baino ez zegoen, etxeak lurrean, Santiagoren figura nork daki, eta gogor estutu du Kodak zaharra, oroitzapenak eskabadoreetatik babesteko.

Harrigarria iruditu zaio lo geratzea eta zaratarik ez entzutea. Harrigarriagoa izan da, hala ere, argazkiak errebelatzera joan eta, etxeen ordez, hutsune baten argazkiak baino ez aurkitzea han. Eta zalantza geratu zaio, San Anton zubiaren muturrean inoiz etxerik ere existitu ote den, oroitzapenak ez ote dituen asmatu.
PROMOCIONES  
COLECCIÓN HITCHCOCK
Disfrute cada sábado con las 14 obras fundamentales de Sir Alfred Hitchcock.
PORTÁTIL AIRIS
Sólo con DEIA este portátil a 0€ adquiriendo 36 meses de conexión a internet 3G.
EMOCIÓNATE CON KARAJAN
DEIA te ofrece una edición especial con los conciertos más emblemáticos de Karajan.
CÁMARA DIGITAL AIRIS
Captura tus mejores momentos con DEIA.
Más promociones...
Acerca de Deia Suscríbase al periódico DEIA Promociones Publicidad Contacto Mapa web Añadir a favoritos
© Editorial Iparraguirre  |  Aviso Legal  |  Privacidad
Enlaces recomendados: Peluquerías | Pintores | Muebles de cocina | Casa rural | Apartahoteles | Informática | Pisos e imbobiliarias | Tiendas de deportes | Hogar y reformas | Electrodomésticos | Concesionarios | Traducción | Farmacias | Floristerías | Agencias de viaje | Psicólogos | Hoteles en Navarra | Piscinas | Seguros | Abogados | Trabajo | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona | Hosting |