DEIA
Registro | Conectar
ULTIMA HORA EDICIÓN IMPRESA SUPLEMENTOS ESPECIALES CANALES SERVICIOS
05-01-2007
Herrialdeak Gizartea Iritzia Politika Mundua Ekonomia Kirolak Begira Telebista Azkena
KOSTALDEA
Gautegiz-Arteaga destina 163.000 euros para el proyecto de urbanización integral de la calle Portu
Arratsaldean zehar Errege Magoen kabalgatak izango dira Busturialdea eta Lea Artibaiko herri askotan
Arratsaldean zehar Errege Magoen kabalgatak izango dira Busturialdea eta Lea Artibaiko herri askotan
Kostaldeko herrietara itsasoz iristeko asmoa badute ere, eguraldi txarrak eragotzi lezake
Iñigo Alberdi Gernika-Lumo
EUREN MAJIAZ baliatuz, udalerri desberdinetara helduko dira Ekialdeko Errege Magoak gaur arratsaldean zehar. Hitzordu gehienak 18:00etan izango dira. Ordu horretan helduko dira Bermeoko portura itsasontziz, eguraldia lagun badute. Handik Lamera, Askatasun Bidea, Erreñezubi, Ondarraburu, Artieda, Esparru, Bizkaiko Jaurerria, Arresi, Ongintza, Irakaskintza, Doniene, Sabino Arana Enparantza, Arostegi eta Lamera zeharkatuko dituzte, ostean Liburutegian umeekin argazkiak ateratzeko.

18:00etan baita ere Lekeitioko portura sartuko dira Meltxor, Gaspar eta Baltasar, San Pedropera, hain zuzen ere. Handik hasita, herriko kaleak zeharkatuko dituzte musika bandaren doinuekin batera. Ibilbidea amaitzean herriko umeekin egongo dira kiroldegian. Eguraldi eskasa izatekotan Eskolapetik sartuko lirateke maiestateak.

Mundakara sarrera barkuan egingo dute erregeek eguraldi ona izatekotan, bestela trenez joango dira. 18:00etatik aurrera herritik ibilbidea egin eta Udaletxean amaituko dute.

Bestetik, Busturiara eta Gernika-Lumora trenez helduko dira. Busturian Axpeko geltokira heldu eta Arrotegi egotetxea, Axpe eta Altamirako elizak eta San Bartolome eta San Cristobal auzoak bisitatuko dituzte.

Liburuak opari

Gernika-Lumon, geltokitik hasi eta Juan Calzada, Mestikabaso, Fray Martin de Murua, Saraspe, Mercurio, Don Tello, Errenteria, Don Tello, Carlos Gangoiti eta Artekalean zehar ibiliko dira, Foruen plazan amaitzeko. Han erregeek harrera egingo diete umeei eta liburuak oparituko dizkiete, adin bakoitzarentat aproposak.

Aurreko guztietan baino ordu erdi beranduago, 18:30ean, Ondarroara helduko dira maiestateak. Hona ere itsasontzian joango dira eta, ibilbidearen ostean, Latxanbre plazan izango dira.

Markina-Xemeinera oinez joango dira 19:00etan eta alde zaharreko kaleak zeharkatu ostean, Udaletxe aurrean amaituko dute ibilbidea, eguraldi ona egiten badu. Bestela frontoiaren azpian batuko lirateke umeei opariak emateko.

Muruetara ere ordu horretan helduko dira, baina zain egoteko arratsaldeko, 17:00etan zinemaldia eta askaria eskainiko da herriko eskolan. Azken hitzordua berriz, Elantxoben izango da. Hona 19:30ean helduko dira, Bidebarri puntara.
PROMOCIONES  
COLECCIÓN HITCHCOCK
Disfrute cada sábado con las 14 obras fundamentales de Sir Alfred Hitchcock.
PORTÁTIL AIRIS
Sólo con DEIA este portátil a 0€ adquiriendo 36 meses de conexión a internet 3G.
EMOCIÓNATE CON KARAJAN
DEIA te ofrece una edición especial con los conciertos más emblemáticos de Karajan.
CÁMARA DIGITAL AIRIS
Captura tus mejores momentos con DEIA.
Más promociones...
Acerca de Deia Suscríbase al periódico DEIA Promociones Publicidad Contacto Mapa web Añadir a favoritos
© Editorial Iparraguirre  |  Aviso Legal  |  Privacidad
Enlaces recomendados: Peluquerías | Pintores | Muebles de cocina | Casa rural | Apartahoteles | Informática | Pisos e imbobiliarias | Tiendas de deportes | Hogar y reformas | Electrodomésticos | Concesionarios | Traducción | Farmacias | Floristerías | Agencias de viaje | Psicólogos | Hoteles en Navarra | Piscinas | Seguros | Abogados | Trabajo | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona | Hosting |