DEIA
Registro | Conectar
ULTIMA HORA EDICIÓN IMPRESA SUPLEMENTOS ESPECIALES CANALES SERVICIOS
05-01-2007
Herrialdeak Gizartea Iritzia Politika Mundua Ekonomia Kirolak Begira Telebista Azkena
Iritzia
Gutunak
¿Para quién gobiernan?
Con la soga al cuello
Gure Iritzia
Carta rota
Réquiem para la inteligencia
Revista de prensa
Manifiesta libertad de expresión
Indioen errautsa
Dicen...
Zirrikituetatik begira
Indioen errautsa
Xabi Larrañaga
Basakeriari buruzko irakurketa paraleloa: etorkinak eta gu. Betiereko eskuina, arrazismo ultra inperiala, Espainia -edo Euskal Herri- zuri eta uniformearen apologistak bat-batean internazionalista sutsuak bilakatu zaizkigu. Orain arteko xenofobo krudelenak supituki etorkinen alde hasi dira berbetan eta oihuka. Hamaika elkartek, iragarki instituzionalek eta hitz ederrek erdietsi ez duten kanpokoekiko elkartasuna lehergailu soil baten bitartez lortu dute terroristek. COPEko esatari handiak inoiz baino kristauagoak azaldu zaizkigu, eta belarriak garbitu ditugu entzuten ari ginena egia ote zen ziurtatzeko: etorkinak lan egitera heldu direla, gure gizartean nahiko ondo integratu direla eta, hau bai ustekabea!, haiek gu behar bagaituzte are beharrezkoago ditugula guk haiek, haien ahalegin eskerga, haien zergak, haien izerdirik gabe gure egoera ekonomikoak porrot egingo bailuke. Zoratu dira? Erotu gara?

Ez da, ordea, aldaketa bakarra izan. Asteon hemengo ezker nazionalistak, labeldun abertzaletasun marxistak eta bere eraginpeko nazioarteko brigadek ere mozorroa alokatu dute. Bere sindikatuak ez du oraino ahorik ireki. Bi langile hil dira, hil egin dituzte, eta Internazionala ez du inork kantatu, ez da bazterrotan aditu. Bi indigena hil dira, hil egin dituzte, eta normalean munduko herrien alde mintzo diren batzuek ez dute salatzeko astirik izan. Buenismoaren zenbait ohiko defenda-tzaile malismoaren aldera lerratu da.

Okerrena, eta etsigarriena, zera da: azken jarrera inkoherente hau ez dela jada batere harrigarria, neuk behintzat espero nuen. Adierazpen askatasuna etengabe aldarrikatzen duten asko isildu egin baitira kazetariak asasinatu dituztenean. Esate baterako. Beste dozenaka adibide bada, alferrik ariko dira aitzakia bila. Hemen guztiok gara ezagunak eta etika arraroak ez ditut sekula ulertuko. Ez nuen espero, honenbestez, gau eta egun langileen alde, pobreen alde eta indigenen alde mihia dantzatzen duten horiek gaur ukabila altxatu eta ETAren aurkako leloak zabaltzerik. Oraingoan ere errua patronalak eta ondoko gobernu errepresiboek izango dute. Seguru.
PROMOCIONES  
COLECCIÓN HITCHCOCK
Disfrute cada sábado con las 14 obras fundamentales de Sir Alfred Hitchcock.
PORTÁTIL AIRIS
Sólo con DEIA este portátil a 0€ adquiriendo 36 meses de conexión a internet 3G.
EMOCIÓNATE CON KARAJAN
DEIA te ofrece una edición especial con los conciertos más emblemáticos de Karajan.
CÁMARA DIGITAL AIRIS
Captura tus mejores momentos con DEIA.
Más promociones...
Acerca de Deia Suscríbase al periódico DEIA Promociones Publicidad Contacto Mapa web Añadir a favoritos
© Editorial Iparraguirre  |  Aviso Legal  |  Privacidad
Enlaces recomendados: Peluquerías | Pintores | Muebles de cocina | Casa rural | Apartahoteles | Informática | Pisos e imbobiliarias | Tiendas de deportes | Hogar y reformas | Electrodomésticos | Concesionarios | Traducción | Farmacias | Floristerías | Agencias de viaje | Psicólogos | Hoteles en Navarra | Piscinas | Seguros | Abogados | Trabajo | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona | Hosting |