DEIA
Registro | Conectar
ULTIMA HORA EDICIÓN IMPRESA SUPLEMENTOS ESPECIALES CANALES SERVICIOS
01-02-2007
Herrialdeak Gizartea Iritzia Politika Mundua Ekonomia Kirolak Begira Telebista Azkena
Iritzia
Gutunak
La palabra no tiene la culpa
Treinta días de enero
Gure Iritzia
Un alcalde comprometido con la cultura de su pueblo
La europa centrífuga
Revista de prensa
Controles sólo para jorobar
Tas
Dicen...
Zirrikituetatik begira
Tas
Jasone Osoro
Ez da lagun baten izena. Inork ez dezala pentsa TAS deitzen den eskaparatekide berriren bat daukadanik. TAS ez da arropa marka bat. Ez da nire gaitzizena. Ni Greta naiz, esan nizuen duela lau aste inguru, estreinakoz jarri nindutenean erakusleiho honetan. TAS formula magiko baten siglak dira. Arrakasta lortzeko behar den formula. "T" hizkiarekin hasiko naiz lehenik eta behin, Talentuarekin, hain justu. Izan ere, bizitzan edozer lortu nahi bada, edozer hori zer den jakin beharra dago. Berdin dio medikua, suhiltzailea edo irakaslea izan. Bakoitzak aukeratzen du zer egin nahi duen. Zertan eman nahi duen bere bizitzako denbora gehiena. Talentua deitzen diot nik horri. Bokazioa deituko dio besteren batek. Berdin zait. Azken batean, helmugara iristeko derrigorrezkoa da nora iritsi nahi dugun jakitea. "A" hizkia dator ondoren, Ahalegina, lana, esfortzua. Talentua daukan edonork ez badu lan egiten, ez badu bere alde jartzen, ez badu bere denbora, gogoa eta nahia horretara jartzen, alfer-alferrik baita. Eta, nola ez, baita Suertea ere, "S" hizkia azkenik. Berezko talentua daukanak, egin ahalak egiten dituela ere, orduak, hilabeteak, urteak pasatzen baditu ere bere ametsak betetzeko ahalaginean, hala ere, zortearen laguntza beharko du arrakasta lortzeko. Nire formula da, beraz, ez dezala inork pentsa bakarra, egiazkoena edo efektiboena denik. Fortune aldizkariak egin berri duen ikerketa batean arabera, batez beste 10 urteko lana egin behar du edonork nahi duena lortzeko. Ryoki Inone deitzen den idazle emankor bat ere, egunean 16 orduz aritzen da ordenadore aurrean eta berak dio sormenaren %98 lanari zor diola. Inonek 100-200 orrialde bitarteko 1.073 eleberri argitaratu ditu, hortaz, badaki zerbait. Zenbat talentu, zenbat lan eta zenbat zorte behar den arrakasta lortzeko, hori bakoitzak neurtu beharko du. Baina konbentzimendu osoa daukat hiruen konbinazioa dela zoriontsu izateko formula. Arrakasta, azken finean, nor bere buruarekin gustura egotea baita, eta hori da, hain justu, zoriontasunaren giltza.
PROMOCIONES  
SUDADERA EKFB
Completa la cartilla y por sólo 9,95€ consigue la sudadera de nuestra selección.
BATERÍA DE VAPOR
Come sano y cocina sano, regálate una batería de vapor por sólo 19,95€
EMOCIÓNATE CON KARAJAN
DEIA te ofrece una edición especial con los conciertos más emblemáticos de Karajan.
DISCOGRAFÍA DE QUEEN
DEIA te ofrece la discografía de QUEEN en exclusivos CD libros.
Más promociones...
Acerca de Deia Suscríbase al periódico DEIA Promociones Publicidad Contacto Mapa web Añadir a favoritos
© Editorial Iparraguirre  |  Aviso Legal  |  Privacidad
Enlaces recomendados: Peluquerías | Pintores | Muebles de cocina | Casa rural | Apartahoteles | Informática | Pisos e imbobiliarias | Tiendas de deportes | Hogar y reformas | Electrodomésticos | Concesionarios | Traducción | Farmacias | Floristerías | Agencias de viaje | Psicólogos | Hoteles en Navarra | Piscinas | Seguros | Abogados | Trabajo | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |