|
|
|
Estudiantinak, txarangak eta kalejirak izango dira nagusi Lekeition hurrengoko egunetan
|
|
Korrikaren Kulturbirak emango dio hasiera bihar arratsaldean Lekeitiko arastuteei
|
 |
|
Argi Galbarriatu Lekeitio
|
 |
Musika eta giro alai izango da nagusi Lekeitioko kaleetan aurtengo aratusteetan. Ohizko estudiantinak, txarangak, herritarren kalejirak eta zenbait kon-tzertu beteko dituzte hurrengo egunetako egitaraua.
Festa bihar arratsaldean hasiko da herri arrantzalean, 17:00 etatik gaueko 23:00ak bitartean Korrikaren Kulturbira izango da Eskolapean, bertan antzerkia eta umeentzako txokolate beroa eskainiko da, «beste hainbat sorpresaz gain».
Larunbatean Aratuste Alai estudiantinak hasiera emango dio egunari goizeko 10:00etan herritik zehar ibiliko den kalejirarekin. Honen ostean Kaldereroen kanpamendua zabalduko da Isidro Salinas enparantzan, eta ondoren sasikoipetsua trikitilariek alaituko dute giroa. Eguerdi aldera, 13:30etan, hain zuzen, kaldereroen trikipoteoa ospatuko da, eta honetaz gain, egun alaitsu eta musikal honekin amaitzeko, hainbat kontzertu, kalejira eta dantza izango dira arratsalde osoan herrian. Azken ordurako erromeria limoiondoetan Araba taldearekin.
Azkenik, asteartean goizeko 10:30ean hasita, eskolako eta ikastolako neska-mutikoen kalejira koloretsua izango da herrian zehar, herriko musika bandak lagunduta, ondoren Itxaropena estudiantinaren kalejiraren txanda izango da. Arratsaldean, ume eta gaztetxoentzako puzgarriak, txokolatada eta ludoteka antolatuko da Azkue ikastolako frontoian, eta arastueekin amaitzeko, gauean Aittitta Makurra txaranga egongo da kalerik kale. |
|